euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Afari eta kontzertu birtuala Boiseko Basque Museum & Cultural Centerren sostengu ekonomikorako

2021/04/10

Non: Boise, AEB

Larunbat honetan, Boiseko Basque Museum & Cultural Centerrek afari eta kontzertu birtuala antolatu ditu. Parte-hartzaileek esteka jaso dute arratsaldeko 6etan Zoom bidez egingo duen kontzerturako. Euskal Herriko eta Estatu Batuetako musikari esanguratsuek bat egin dute ekimen honekin: Noka (AEB), Xabi Aburruzaga (Portugalete), Keu Agirretxea (Ondarroa), Jean Flesher (AEB), Mercedes Mendive (AEB), Ziortza eta Leire (Gernika), Amuma Says No (AEB) eta Luhartz (Durango). Kontzertuaren sarrerak 20$ balio ditu. Aukeran afaria ere eska daiteke (40$) eta arratsaldeko 3etatik 5etara pasa behar da janari bila. Sarrerak erosteko, hemen.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia