Igande honetan, apirilaren 5ean, 13:30etan, Mendozako Denak Bat Euskal Etxek oso ekitaldi berezi baterako zabalduko ditu ateak.
Pazko igandea da, baina baita Aberri Eguna ere. Baina aurtengo ospakizuna berezia egingo duena 40 pilotariren bisita izango da, Mendozara Munduko Esku Pilota Mundiala jokatzera etorriak apirilaren 7tik 12ra. Ebentu historikoa izango da, lehen aldiz aurkeztuko baita Euskadiren Selekzioa ofizialki, bere koloreekin lehiatzen nazioarte maila honetako txapelketa batean.
Erreserbak Aberri Eguneko bazkarirako Euskal Etxearen Whatsappean, 261-3334270an.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


