Astearte honetan, Euskal Zinema Ibiltaria ziklo birtualean, Koldo Serraren “70 BINLADENS” filma komentatuko du Carlos Gabilondok, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Hitzordua arratsaldeko 7etan (gaueko 12etan Euskal Herrian) izango da, Facebook bidez.