euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

24. Korrika hiriburu europarrera iritsiko da, korrika egin ostean, pintxo-potea eta festa

2026/03/14

Non: Brusela, Belgika

Hona Bruselako Korrika 24ren antolatzaileen mezua (Bruselako Euskal Etxea eta Bruselako Gazteak):

Beste urteetan bezala, aurtengo Korrika jai-giro familiar eta euskaldunean antolatzen ari gara! Animatu zaitezte etortzera eta lagundu AEK eta Korrika ondo pasatzen dugun bitartean! Urtero bezala, elkarrekin kilometroa erosten dugu, aurtengoa 952. km-a da (Azazetako mendatean, Araba)

Korrika Bruselan

EGUNA: Martxoak 14 larunbata
LEKUA: Place Louis Morichar plein, Sint-Gillis/Saint-Gilles (Brusela)
(Brussel-Zuid/Midi tren geltokitik 10 bat minututara oinez)

Egitaraua

  • 14:30tan: Elkarganatu. Bertan salgai "korrika kit"a: korrika peto ofiziala + sagardoa + pintxoak + Euskal Etxerako sarrera = 20 euro (gutxienez) dena barne! (Umeentzat 12 euro)
  • 15ak aldera: Korrika! Gure kilometroa Bruselan ere korrituko dugu! Euskal Herrian 952. km-a korrituko duten bezala!. Kilometroa korritu eta gero: Pintxo-pote euskalduna! (Lagundu hemen zuek ere patata tortillak eta beste pintxoren bat etxetik ekartzen mesedez!)
  • 17:00ak aldera: Euskal Etxera goaz denok batera jaia jarraitzera! Bertan barra gauerarte eta musika euskalduna! 15 bat minutura oinez. (Helbidea: Rue Émile Féronstraat 153, Saint Gilles/Sint Gillis ("la cité des associations" eraikina). Parkean nahiz Euskal Etxean lortzen dugun diru guztia, Korrikako kilometroa erosteko, eta beraz AEK laguntzeko, izango da. Animatu!
  • Azkenik, laguntza pixka bat beharko dugu eguerdiko postua, lasterketa eta arratsaldeko barra antolatzeko. Laguntza oro ongi etorria izango da. Mesedez, bidali mezu bat whatsapp/instagram/email bidez, antolakuntzan lagundu nahi baduzue!

Besterik gabe, eta Korrikan elkartuko garelakoan, oso ondo izan guztioi!

Galderak, zalantzak, laguntzaile izan nahi... gurekin lasaitasun osoz kontaktuan jarri:

— Iratxe: iratxe.gea@telenet.be    0474 293656
— Josu: jesus.aguirre59@icloud.com   0476 766890
— Adrian: fuenareva@gmail.com +34688603174

Egunean bertan, antolakuntzan gaudenok, ezin ditugu tortila patatak egin. Horregatik laguntza deia egiten dizuegu tortilla patata parkera ekarri dezazuen. Milesker!

Martxoaren 14an, tamalez ezin baduzu gurekin batera Korrika ospatu,  baina gure kilometroa ordaintzen lagundu nahi baduzu, mesedez sartu dirua kontu korronte honetan eta ez ahaztu Korrikarako dela jartzea! Bihotzez eskertuko dizugu: BE45 0689 4615 3989.

Tipi-tapa. tipi-tapa, Korrika!



« Martxoa 2026 »
 
 
 
 
 
 
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia