Euskararen Berripapera aldizkaria eraberritua dator 174. alean, bai formatu eta baita eduki aldetik ere
10/11/2006
Euskararen Berripapera aldizkariaren 174. alea
PUBLICIDAD
Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak hilabetero kaleratzen duen Euskararen Berripapera aldizkariak formatu eraberritua dakar azaroako 174. alean. Itxuraz gain edukian ere aldaketa izan du argitalpenak. Lehen Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta enpresek euskararen inguruan emandako aurrepausoak ezagutarazteko erabiltzen bazen ere, orain Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku gelditu eta euren informazioa zabaltzeko tresna gisa erabiliko dute. 2005eko otsailetik aurrera ale bakoitza internetetik deskargatzeko aukera dago PDF formatuan. Euskararen Berripapera 1992an publikatzen hasi zen aldizkari euskaltzale eta informatiboa da. Bertan Eusko Jaurlaritzak euskararen alorrean egindako bidea eta Euskal Herriko hizkuntzaren promoziorako eta normalizaziorako pausoak ematen dira ezagutzera. Esparru hau lantzen aitzindari gisa agertzen dira Berripaperekoak. Azaroko alea 174.a da jada.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik kaleratu izan da euskararen inguruko aldizkaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren zein Euskal Herriko erakunde eta agenteen euskal aurrerapausoen berri emateko. Hemendik aurrera, ordea, Sailburuordetzak hedabide esklusibo modura erabiliko du, beraien ekintzak luze eta sakon landuz eta bertan publikatuz.
174. alea kolorez beteriko zenbakia da eta bertan Elebideri buruzko artikulu luzea eta Igone Etxebarria, Euskara Sustatzeko Zuzendariari egindako elkarrizketa irakur daitezke. Elkarrizketan Igone Etxebarriak aldaketaren arrazoiak gaur egungo merkatuari egokitu nahiagatik eta batez ere, antzeko aldizkari eta komunikabide ugari esistitzeagatik datozela azaltzen du. 'Horregatik Berripaperak bere lekua egokitu egin behar du eszenario berri horretan', argitzen du. Ale hau ezagutu nahi izanez gero bertan sartu.
Lotura interesgarriak
Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzaren web gunea www.euskadi.net