euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Diasporan hainbatetan ibilitako Kukai talde gipuzkoarrak Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du (Berrian)

2017/09/29

Ekainean Max saria jaso ostean, 2017ko Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko du Kukaik.

Lotura: Berria

2001ean sortu zuen Kukai Dantza Taldea Jon Maia dantzari eta koreografoak, Errenterian (Gipuzkoa). Euskal dantza tradizionalean du oinarria, eta handik abiatuta, beste dantza estiloekin eta kultur disziplinekin lotuz osatzen dituzte ikuskizunak.

16 urteotan hainbat elkarlan proiektu eta bakarkako ikuskizun sortu eta taularatu dituzte, eta asko dira haiengatik jasotako sariak: Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

Jon Maiak, dantzaren inguruko hainbat gogoeta egin ditu uda honetan BERRIAn, Oier Araolazarekin batera, Iker Tubiak osatutako Ahomentanean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia