euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Jatetxeak

Bar Gernika

"Bar Gernika" izenpean 1991eko ekainean zabaldu zuen Dan Ansotegui boisetarrak leku hau. Boiseko "Basque Block" delakoaren baitan dago kokatua dago eta oso leku bisitatua da.

Jabea, Dan Ansotegui, Boisen jaiotako euskalduna da. Bi aldeetako aiton-amonak etorri zitzaizkion Euskal Herritik, Ibarrangelu eta Algortatik hain zuzen. Ingeleseaz gain, euskara eta gaztelania ere mintzo ditu Danek. 1998 eta 1999an Gernika, Boiseko tabernarik onena ("best bar") izendatua izan da.

Ogitartekoak, mokaduak eta taberna zerbitzu osoa dauzka, Euskal Herriko eta Ameriketako moldeak uztartuz. Ez da leku handia, baina bai erakargarria, hainbat jendeak biltoki edo "meeting point"tzat erabiltzen duena.

Mokaduen artean, solomoa piparrakin, bildoskia, patata tortilla, kroketak... Desertetan, flana, arrozesnea... Edarietan, garagardo eta ardo mota ugari dauka, ardoen artean baita Euskal Herrikoak ere.

Boiseko euskaldunen artean musikari eta panderojole estimatua izan zen Domingo Ansoteguiren semea da Dan, musikaria bera ere.

Helbidea: 202 South Capitol Boulevard

Hiria: Boise

Hiri kodea: 83702

Estatua/Probintzia: Idaho

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (208) 344-2175

Fax: (208) 433-0632

E-posta: gernika@earthlink.net

Web: ikusi



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia