euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Osteguna (IV)

« aurrekoa hurrengoa »
Aholku Batzordea

Aholku Batzordea

Ostegunako bazkariaren ondotik, Lehendakariaren Euskal Gizataldeei buruzko Aholku Batzordean euskal etxeei dagozkien hiru kideak berritzeko saioari ekin zitzaion. Adin-mahai bat sortu zen eta mahai horietan delegatuen artean zaharrena, Txileko Archibaldo Uriarte, eta gazteena, Mexikoko Lorea Palacios eseri ziren, Asier Vallejo eta Andoni Martinekin batera. Hainbat hitz-hartze eta eztabaidaren ostean, izendatu edota baieztatu ziren hiru ordezkariak izan ziren: Aitor Arruti (berrautatua, Bartzelona), Arantxa Anitua (Buenos Aires, Laurak Bat) eta Lorea Palacios (Mexiko). Barne funtzionamendurako, eta nahiz eta hiruetako bakoitza osotasunean Diasporaren ordezkari izan, Aitor Arruti Europa eta Asiako euskal etxeek proposatu eta haien aferak segituko ditu zuzenago; Arantxa Anituak gauza bera Hego eta Ertamerikarekin; eta Lorea Palacios-ek Ipar Amerikarekin. Argazkian, mahaian, sorbalda emanez, Asier Vallejo, Lorea Palacios, Archibaldo Uriarte eta Andoni Martín.


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia