euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Chino

hurrengoa »
Juan eta Marisol Irigoyen

Juan eta Marisol Irigoyen

Juanito eta Marisol (Arrachea) Irigoyen, baztandarrak, Chinoko euskal komunitateko kideak izan dira senar-emazte gisa, Marisol Chinora etorri zenetik 1971ean. Bertan familia sortu eta biziarazi dute, heien alaba Isabel ere Chinoko Euskal Etxearen barnean hazi eta euren bizitza osoan euskal komunitateko parte, eta parte aktibo izan direlarik. Zoritxarrez, Juanito 2012ko abenduaren 5ean hil zen eta Marisolek berehala segitu dio, 2013ko martxoaren 9an, zinez nahigabetuta utzirik alaba Isabel eta haren familia eta oro har euskal komunitatea eta lagunak. Gogoan beude irigoyendarrak: 2011ko abuztuko argazkian, Juanito eta Marisol, inguruan dituztela Isabel (Irigoyen-Gavinet) alaba, Serge Gavinet suhia, eta aldaxka gazteak, Sofia eta Giancarlo.


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia