euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Gernika 80 urte (II)

hurrengoa »
Montevideo: koadroaren atzean dagoen historia

Montevideo: koadroaren atzean dagoen historia

“‘Gernika oroituz, 80 urte: una mirada vasca desde Uruguay’ren helburu nagusia euskal begirada eta diaspora batzea izan da, horretarako Picassoren ikono erraldoiaren atzean dagoen euskal historia ezagutaraziz, Arteta omenduz eta ezagutaraziz eta Uruguaiko margolarien lanaz 80 urte geroago euskal begirada xerkatzea”, azaldu du Aldaxka Kultur Biltzarreko arduradunetako bat den Leonat Egiazabalek. Erakustaldian honako ekintza hauek burutu dira: Argazki erakusketa, bonbardaketaren 30 argazki Gernikako Bakearen Museoko Dokumentazio zentroak emanik; Plastika erakusketa, Clever Lara atellieraren eskutik bonbardaketaren inguruko 40 margolanekin; Gerla garaiko Euskadiko iragarki erakusketa; Dokumentazio erakusketa; ikasleen lana, Uruguaiko prentsa idatzian nola aurkeztu zen bonbardaketa erakusteko; Historia erakusketa banner eta iragarkien bidez; eta Aurelio Arteta euskal margolariari omenaldia, ikasle batek ‘El frente, El éxodo eta La retaguardia’ brodatuan egina. Apirilaren 26an izan zen erakusketaren zeremonia nagusia.


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia