Urtarrilaren 22tik 24ra, Necocheako Euzko Etxea-k antolatutako 2015ko San Sebastian asteko programan hartu zuen parte dantzari lapurtarrak. Bertan, mota askotako dantza-pikoak irakatsi zituen, batez ere jauziak. Otsailaren 22 eta 23an, Gral. Villegas, Bahia Blanca, Concordia eta Necocheako bertako dantzariak bildu ziren Perezek eskainitako klaseetan. Eta ikasitako Nafarroa Behereko kontradantzak larunbateko emanaldian erakutsi zituzten tailerretako ikasleek. Saio guztietan, Aitor Alava dantzariak ere hartu zuen parte, Patxi Perezekin batera (argazkia Aitor Alava).