euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du La Platako Euzko Etxeak eta gonbitea luzatu du bere online argazki galeria oparoak bisitatzeko

2022/06/01

Javier Clua lehendakari duen La Platako Euzko Etxeko zuzendaritza talde berritua 2022ko Batzar Nagusi ondoko argazkian
Javier Clua lehendakari duen La Platako Euzko Etxeko zuzendaritza talde berritua 2022ko Batzar Nagusi ondoko argazkian

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Euzko Etxeak bere Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean eta honen baitan elkartearen Zuzendaritza Batzordeko zati bat berritu zuen, bere estatutuek diotenari jarraiki. Honekin batera, eta pandemiaren larriena gainditurik urte hasieratik hona erakundea bere proposamen ugariak berreskuratu eta berrabiatzen joan delarik, aste honetan nabarmendu nahi izan du elkartearen webgunean eskaintzen duen bere aktibitateen argazki galeria zabala, bisitatzera gonbidatuz.

Zuzendaritza Batzorde berritua

Joan den igandean, maiatzaren 29an, egindako Batzarrean, 2019, 2020 (Covid-19a tarteko ez zen Batzarra egin) eta 2021 urteetako Txosten eta Balantzeak onetsi ziren eta Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu zen, ondorioz datozen bi urteetarako honela osatuta geratzen dela EEko gobernu-taldea:

-Lehendakari: Javier Clúa
-Lehendakariorde: María Fernanda Astigarraga
-Idazkari: Iñaki Azcárate
-Idazkariorde: María de los Ángeles Berrueta
-Diruzain: Sergio Ochotorena
-Diruzainorde: Patricia Pulido

Batzordekide titularrak:
-Andoni Etcheverry
-Juan Carlos Zubia
-Xabier Aramayo Bilbao
-Andoni Azcarate
-Miren Torre
-Marcelo Ochotorena

batzrodekide ordezkoak:
-Maitena Etcheverry
-Federico Landa
-Celina Montes de Oca
-Magdalena Pastor Pulido
-Mauricio Broquelaire
-Susana Aramburu

Epaimahai kontu-ikuskatzailea:
-César Etcheverry
-Pedro Berrueta
-Miguel Auzmendi,
-Elena Bilbao

Ohorezko epaimahaia:
-Felipe Ochotorena
-Juan José Umaran
-Iñaki Aramayo Lazcano
-Beatriz Aramayo Lazcano

Argazki galeria

Bestalde, La Platako Euzko Etxeak gonbidapen berezitua luzatu du aste honetan, nabarmenduz elkarteak kontsultagai dituela bere webgunean bere oraingo eta iraganeko aktibitateak islatzen dituzten 36 argazki galeria, euskal komunitateari eta oro har La Platako herritarrei eskaintzen dizkien proposamen ugari eta desberdinen adierazgarri. Erraz errepasa daitezke hemen, baina galeria horien izenburuak bildu ditugu jarraian. Hauek dira:

-Nagusien Dantza Taldea - Cuerpo de Bailes de Mayores
-Ertainen Dantza Taldea - Cuerpo de Bailes de Medianos
-Zaharrak Dantza Taldea - Cuerpo de Bailes de Zaharrak
-Txikien Dantza Taldea - Cuerpo de Bailes de Txikis
-Liburutegia - Biblioteca
-Campo de deportes "Las Banderitas" kirol zelaia
-Emakumeak kanasta jokoan - Damas jugando a la canasta
-Euskal Gogoeta Katedra Askea - Cátedra de Libre Pensamiento Vasco
-Gizarte egoitza - Sede Social
-Zinema - Cine
-Peña Bixente Ibarguren Peña
-Abesbatza - Coro
-Emakumeak - Damas
-Haurraren Eguneko ekitaldiak - Festejo del Día del Niño
-Haur futbola - Fútbol infantil
-Euskal Ikasketa Zentroa - Centro de Estudios Vascos
-Hockey Eskola - Escuela de Hockey
-Xare Eskola - Escuela de Xare
-Euskara eskolak - Clase de Euskera
-Gizataldeen Jaia - Fiesta de colectividades
-Salón Toki Alai Aretoa
-Itsuen Futbol Taldea - Equipo de Fútbol para Ciegos
-Gizonezko Soinketa - Gimnasia masculina
-Revista Eguzkia hiruhilabetekaria
-Euskal merchandisinga - Merchandising vasco
-Musa - Mus
-Paleta Eskola - Escuela de paleta
-Palatxo jokalariak - Jugadores de Palita
--Bilboko Athletic Club Tango Peña - Peña Athletic Bilbao Tango Club Peña
-Peña Mari Aramayo Peña
-Restaurante Centro Basko jatetxea
-Idazkaritza - Secretaría
-Sociedad Lagun Artean txokoa
-Biziarteko bazkideak - Socios Vitalicios
-Xarea - Xare
-Irratsaioa - Programa de Radio

Emaiezu bistadizoa!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia