euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Willis Drummond talde lapurtarrak Hakuban hasiko du gaur Japonia, Australia eta Tahitin barrena egingo duen bira

2020/02/14

'Zugzwang' Willis Drummond-en 6. estudioko lana da. Tabula Rasa Records & Like Litteraly-k argitaratzaile, blackizar@gmail.com / +34 686.456.217
'Zugzwang' Willis Drummond-en 6. estudioko lana da. Tabula Rasa Records & Like Litteraly-k argitaratzaile, blackizar@gmail.com / +34 686.456.217

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bere azken lana "Zugzwang" ari da aurkezten Wllis Drummond, eta gaur hasiko du Hakuba hiri japoniarrean datozen egunetan Japonia, Australia eta Taitin barrena egingo duen nazioarteko bira, martxoaren 14ean azkeneko kontzertua Papeete hiti tahitiarrean, ondoren Europara itzuli eta hiru kontzertu eskaintzeko Zaragozan (martxoaren 20an), Madrilen (21ean) eta Bartzelonan (28an). 'Zugzwang' xake mugimendu bati dagokion hitza da alemanez, eta 10 kantu biltzen dituen albuma izendatzen du.

Felix Buff bateria buru duen taldeak Beran (Nafarroa) grabatu du lana, Iñaki Irazoki soinu teknikari eta Felix Buffen anaia den Johannes Buff ekoizle.


Albumeko kantuetako bat, Lehentasuna

Hona biraren geralekuak (hiria eta aretoa):

Japonia

-Otsailaren 14an: Hakuba. Tracks
-Otsailaren 16an: Shinjuku. Café Lavanderia
-Otsailaren 17an: Shimokitazawa. Basement
-Otsailaren 18an: Chofu. Cross
-Otsailaren 21ean: Okinawa. 614
-Otsailaren 22-23an: Naha. Sakurazaka Asylum

Australia

-Otsailaren 27an: Sydney. Frankie's Pizza
-Otsailaren 28an: Adelaide. Hotel Metro
-Martxoaren 6an: Melbourne. Evelyn
-Martxoaren 7an: Ballarat. The Eastern

Tahiti

-Martxoaren 13an: Taravao. Grof Festival
-Martxoaren 14an: Papeete. Cesar Rock Palace



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia