euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrilaren 31era arte!

2020/01/01

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 2020. urtean sartu berriak gaudela, pozik esan dezakegu berriz ere ailegatu dela gure buletina urte amaiera eta hasiera batera. "Kaskagorrak zarete gero!", esaten zigun joan den 24an EuskalKultura.eus-en adiskide batek, ikusiz urteek aurrera egiten dutela eta hemen segitzen dugula kosta ala kosta irakurleekin daukagun hitzorduari eutsiz. Izan ere tematiak izatea --eta kaskagortasuna/keria-- izan daiteke gure "birtuterik" handiena, edo bestela esanda gu honaino ekartzeko funtsezkoa izan den gure ezaugarri bat.

Batere luzatu nahi izan gabe, Urte Berri On, irakurle, adiskide!

Urtero bezala sasoi honetan, urtarrilean ez dugu buletina emitituko eta orrialdeari gaurkoratze apala egingo diogu datozen asteetan, egun hauek probestuz barne lanei eta lan administratiboei ekiteko eta urte osoan zehar denbora faltagatik egin ahal izan ez ditugun bestelako zereginak bururatzeko.

Agiantzarik onenak, eta berehala arte!



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko zuen lanagaitik!!!

    Edurne (Boston, MA, USA), 2020/01/22 20:16

  • Berehala arte!

    Berehala arte! Itxaroten egongo gara

    Anamari (Buenos Aires, Argentina), 2020/01/07 01:54

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia