euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako giroa: Euskal Herri osoan ari da kantaldiak ematen euskaraz kantatzen duen D'Capricho bikote kubatarra

2019/07/16

Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrak dira D'Capricho
Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrak dira D'Capricho

PUBLIZITATEA

Berriz, Bizkaia. Kubatarrak dira baina euskara euren errepertoriora bildu dute eta nola! Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillokoak dira eta euretako batek Habanan segitzen du bizitzen eta bestea egun Euskal Herrian bizi da. Uda garaian, biak Euskal Herrian elkartzen dira eta aukera D’Capricho bikotearen kontzertuak emateko baliatzen dute. Iruñean, Saran eta Ermuan eman berriak dituzte kontzertuak eta bihar bertan Getxon eta ondoren Lekeition, Bilbon, Larrabetzun eta Leitzan behar dute ari izan.


Bikoteak euskaraz grabatu du, eta euskara errepertoriora bildu dute, espainola eta ingelesarekin batera

Hona datozen egunetarako euren egitaraua:

-Uztailaren 17an, asteazkena, 21:00etan Silvers Tavern, Getxon, Bizkaian
-Uztailaren 19an, ostirala, 20:30etan  San Juan Talako Txiringitoan (Atabaka - Garraitz 25) Lekeition
-Uztailaren 24an, asteazkena, Kafe Antzokian, Bilbon 20:00etan 
-Uztailaren 26an, ostirala, Larrabetzun, 21:30etan Irusta Taberna aurrean, Bizkaian
-Uztailaren 27an, larunbata, Ondarroako hondartzan (baieztatzeke)
-Uztailaren 29an, astelehena, 21:00etan, AzeBarri! euskaltzaleon kultur txokoan, Getxon
-Abuztuaren 2, ostirala, 19:30etan, Torrea Herriko Tabernan, Leitzan, Nafarroan

Eurekin kontaktatzeko: Facebook.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia