euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Sorginen kondaira" plazaratu dute, euskal mitologia pertsonaietan girotutako 3D bideojoko berria

2016/04/22

Sorginen kondaira 3D bideojokoaren aurkezpena atzo Bilbon
Sorginen kondaira 3D bideojokoaren aurkezpena atzo Bilbon

PUBLIZITATEA

Binary Soul enpresak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aurkezten du Sorginen Kondaira, euskal mitologian girotutako 3D bideo-jokoa da. Euskal kultura eta euskara haur eta gazteei gerturatzeko xedea du eta horretarako, gure geografiako zenbait leku enblematikotan inspiratu da, eta bertan kokatu du agerleku dituen paisaiak. Atzo Bilbon eginiko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Bizkako Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko, eta Binary Soul eta Elkar enpresetako ordezkariek hartu zuten parte.

Bilbo, Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusi Ana de Castrok adierazi zuen aurkezpenean "Sorginen Kondaira bideojokoa ez dela nolanahiko bideo jokoa, izan ere alderdi interesgarri asko baititu, Batetik, Euskal Mitologiari testuinguru Euskadin egioten den lehenengo bideojokoa da eta osagai garrantzitsuenak batzen ditu: ongi pasatzearekin batera euskal mitología hobeto ezagutzera gonbidatzen gaitu, eta euskaraz gainera".

Bertan azaldu zenez, "gure dendetan aurki ditzakegun bideo-joko gehienak aisialdian zentratuta dauden arren, Sorginen Kondairak ezinbestekotzat jotzen du halako jokoetan hezkuntza ere txertatzea. Hala, jokalariek aukera izango dute istorioaren protagonista direnei buruz ikasteko, bai eta gure kulturaren eta gure ingurunearen berri jasotzeko ere".


[Sorginen Kondaira-ren trailerra. Gaztelaniazkoa baino ez dugu aurkitu]

Irudi zaindua du jokoak, eta koloreak zein formak jokalaria biltzeko pentsatuta daude: azken xehetasunera arte landuta dago Sorginen Kondaira, proposamen aitzindaria da, eta haren garapenean eskutik joan dira forma eta mamia, adierazi zen.

Elkarren dendetan jarriko da salgai, 15 euroan.

Jokoa biribiltzeno urtebeteko lana hartu du Binary Souleko taldeak, eta, bide horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Ekintzaren eta DigiPen Institute of Technologyren Bilboko egoitzaren laguntza izan dute.

Fitxa teknikoa eta material grafikoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia