euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sanferminak Venezuelako Caracasen: ‘Kalimotxo’ eta ‘Viento de Agua’ zezenak, Eusko Etxeko entzierroko protagonista

2019/07/16

2019ko Sanferminak Caracasko Euzko Etxean
2019ko Sanferminak Caracasko Euzko Etxean

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Caracasko Euskal Etxeak badaki San Fermin jaiak antolatzen; izan ere, entzierro eta guzti ospatzen ditu, benetako zezenekin --zezenska edo bigantxekin-- eta mundu osoan honela antolatzen duen euskal etxe bakarra geratu da. Zezenak Tribiño ganadutegikoak izan dira, “handiak eta suharrak” EEko zuzendaritzako kide Pedro Arriaga Aguirreren esanetan, eta ‘Kalimotxo’ eta ‘Viento de Agua’ zeukaten izena.


[Entzierroa Caracasen (bideoa Caraboboko EE)]

Baina entzierroa jardun nagusia bada ere, beste aktibitate batzuk ere egitn zituzten euskal venezuelarrek Sanferminak ospatzeko, tartean, hasieran, txupinazoa, ondoren abestiak Santuaren omenean, eta egunean zehar musika eta dantza. Aurtengo jaia ordu txikiak arte luzatu zen, Caraboboko Euskal Etxeko kideak lagun.


[Kantak San Fermini (bideoa Caraboboko EE)]

Caracasko Euskal Etxeko erreferente Pedro Arriaga Aguirrek adierazi digunez, “Berriro ere Santuak lagundu zigun eguraldi onarekin, normalean oso euritsua den urtaro honetan. Eta urtero bezala, asko gozatu genuen festaz”, azpimarratuta. Jaiko argazkiak, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia