euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Sukaldariak-ek bere ekarri onena egin zion Juningo Arbola Bat-en 14. urteurrenari

2013/11/08

Artxiboko irudian, mahaiak prest Sukaldariak taldeak San Nicolasen, bere Etxe Nasaia programaren 10 urteurrena kari elikatu zituen mila haurretgik gora errezibitzeko (argazkia Maru Maiztegui)
Artxiboko irudian, mahaiak prest Sukaldariak taldeak San Nicolasen, bere Etxe Nasaia programaren 10 urteurrena kari elikatu zituen mila haurretgik gora errezibitzeko (argazkia Maru Maiztegui)

PUBLIZITATEA

Sukalderako duten trebeziak, adierazi ohi duten jarrera baiezkorrarekin batera, euren fama harrotu du eta gero eta euskal etxe gehiagok eskatzen die lankidetza, hala nola Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak joan den igandean, elkartearen egoitzaren 14. urteurrena ospatzeko San Nicolaseko Sukaldariak taldeko kideen laguntasuna galdegin baitzuen paella presta zezaten, emaitzak ohi bezala ongi satisfatu zituelarik sabelik aseezinenak.

Junin, Argentina. Juningo La Verdad egunkariak argitaratu duenez, ospakizun bazkaria iragan igandean izan zen herriko  Sociedad Raza Irlandesa elkartearen egoitzan, Juningo Arbola Bat Euskal Etxea antolatzaile, bertako Borges 314 helbidean duen gizarte egoitza lortu izanaren hamalaugarren urteurrena kari.

Arrakastatsu suertatu zen paella San Nicolaseko Euskal Etxeko kideek osatzen duten Sukaldariak taldeak prestatu zuen, bertaratutakoen aho bateko oniritzia bildurik.

Behar da aipatu San Nicolaseko Euzkal Etxea (sic) elkarteko sukaldariak mila pertsonatik gorakoentzako paellak prestatu izan dituztela.

Ekitaldien eskaini zen dantza ikuskizuna  Chacabucoko Euskal Etxeko dantzariek eskutik etorri zen. Arbola Bat euskal etxeko lehendakari Rosario Sosak, kontularia lanbidez, hitz batzuk zuzendu zizkien bertaratutakoei, gertakariak ekarri dion bozkarioa azpimarratuz.

Ekitaldian zehar errekonozimenduak eman zitzaizkion euskal komunitateko zenbait kideri. Zenbait ekarpen artistikok ekitaldia edertu zuten, amaitzen du aipua aipatu kazeta junindarrak.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia