euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagonian, 'Txalaparta, cosas de vascos' bere liburuaren bigarren argitaraldia iragarri du Pedro Mario Aranak

2022/07/18

Pedro Mario Arana ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuaren ale berri bat eskuan duela
Pedro Mario Arana ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuaren ale berri bat eskuan duela

PUBLIZITATEA

Cipolletti, Argentina. Duela hiru urte aurkeztu zuen ofizialki, bizileku duen Argentinako Patagonian, 'Txalaparta, cosas de vascos' liburua, Pedro Mario Arana Urionabasterretxeak, Cipolletti-ko 2019ko Liburu Azokan hain zuzen. ‘Baskos de la Confluencia’ euskal etxeko kide eta sortzaileetakoa denak leku bera aukeratu du aurten liburuaren bigarren argitaraldi emendatua jendaurretzeko, urrian beraz, azokaren baitan. Dagoeneko gonbidapena jaso du bertaratzeko eta bere partaidetza baieztatu die poz handiz, EuskalKultura.eus-i adierazi dionez.

Gogora dezagun liburuak, euskal etxeak euskal kultura ardatz duela Arana bera ekoizle sustatzen duen irratsaiorako prestatutako testu eta gaiak hartzen dituela oinarri. Aranaren hitzetan, "Zalantzarik gabe, nire gurasoek eta nire familiak, guztiak euskal jatorrikoak, konturatu gabe euskal kutsuaz markatu zuten nire haurtzaroa. Gainera, nire bizitzako hainbat epealditan Euskal Herrian bizi izan naiz, eta bertako kultura eta ohiturekin kidetasun handia sentitu izan dut, agian nire haurtzaroan jasotakoagatik".

"Faktore hauek, eta Txalaparta irratsaioak berak eragin dute liburua, saioan gai ezberdinei buruzko galderak errepikatu egiten baitziren, eta horien erantzunak gordetzen hasteak ekarri zuen liburu gisa ateratzeko proiektua, jende gehiagok baliatu eta jakinmina duten euskaldunen zaleei eta ondorengoei asetzeko asmoz", baitetsi du.

Lehenengo argitaraldia agortuta dagoela, berri honetan beste bi gai, tabernak eta trainerak, gehitu ditu. Igurikatzen duenari dagokienez, ‘Euskal komunitatearentzako erreferentzia eta kontsulta liburua bilakatzea nahi nuke’ esaten digu egileak, Euskal Herrira egingo duen hurrengo bidaia ziur aski inspirazio iturri izango zaiola.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia