euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Euskal Etxea: Eric Itcia milafrangarrak hartu dio txanda Sebastien Daguerreri elkarteko lehendakari gisa

2019/07/03

Pariseko Euskal Etxea, Saint-Ouen 93400, 59 Avenue Gabriel Péri helbidean dago
Pariseko Euskal Etxea, Saint-Ouen 93400, 59 Avenue Gabriel Péri helbidean dago

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Frantses hiriburuan bizi den Eric Itcia milafrangarra (Lapurdi) da Pariseko Euskal Etxeko lehendakari berria, ekainaren 22ko Ezohiko Biltzar Nagusiak hala hautetsirik, azkeneko zortzi urteetan elkarteko buru izan den Sebastien Daguerreri txanda hartuz. Gogora dezagun martxoaren 23an egindako Ohiko Biltzar Nagusian utzi zuela bere kargua Sebastien Daguerrek, bildutakoen txalo zaparrada luze baten erdian, azken urteotan lan arras baliosa egin ondoren Euskal Etxearen eta Parisaldeko euskal komunitate antolatuaren mesedetan. Bertan erabaki zen lehendakari berria hautatzeko epe bat zabaldu eta biltzar berri bat antolatzea, ez baita edonork eta nolanahi bete dezakeen kargu eta zeregina.

Lehendakari berria Lapurdiko Milafranga herrian sortua da eta Pariseko Euskal Etxeko bazkide da duela urte batzuk Parisera bizitzera etorri zenetik. Aurretik ere Tolosan (Okzitania) bizi izan zen eta bertako euskal etxera ere hurbildu zen, besteak beste euskara eskoletan parte hartzeko.

Honakoek osatzen dute Pariseko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua:

-Lehendakari: Eric Itcia
-Lehendakariordekide: Arlette Oçafrain
-Lehendakariordekide: Jean-Marie Guezala
-Diruzain: Juan Salazar
-Diruzain lagun: Thierry Vercambre
-Idazkari: Marie-Josée Chohobigarat
-Idazkariorde: Philippe Lartigue

-Batzordekideak
Didier Abbadie
Frederic Barcos
Sylvain Behoteguy
Corinne Bordalecou
Marcial Chappet
Julien Combes
Quentin Cuesta
Victoria Esteban
Florencia Griponne
Lorea Ibañez
Bernard Lhuissier
Imanol Sallaberry
Mikael Treilhaud Daramy. 

Mila esker handi bat berriz ere Sebastien Daguerre eta aitzineko Batzordeari eta mila esker baita ere eta zorterik onena Eric Itcia eta zuzendaritza berriari!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia