euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ordenagailu eramangarria irabaz ezazu HABEk munduko euskara ikasleentzat antolatu duen argazki lehiaketan

2008/05/07

Naroa Agirre atleta HABE aldizkariaren azken alean
Naroa Agirre atleta HABE aldizkariaren azken alean

PUBLIZITATEA

HABE aldizkariak Euskal Herrian eta munduan zehar euskara ikasten ari diren lagunentzako argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartzen dutenen artean ordenagailu eramangarri bat zozketatuko dute eta erakundeak parte hartzeko gonbite berezia egin nahi izan die Diasporako euskaldunei eurek ere argazkiak bidal ditzaten. Bere kasa edo euskal etxe batean ikasten ari den edozeinek parte har dezake. Argazkien gaia edozein izan daiteke, baldintza bakarrak bertan ikasleak agertzea da. Lanak bidaltzeko epea asteartean bukatzen da.
HABE aldizkariak argazki-lehiaketa antolatu du, beren kasa nahiz Euskal Etxe batean ikasten ari diren ikasleei zuzenduta. Edozein gairen gaineko argazkiak bidal daitezke. Baldintza bakarra ikaslea edo ikasle-taldea bertan agertzea da. Hau da, argazkian ikaslea edo ikasle-taldea ateratzea. Argazkiarekin batera, argazkiaren gaineko gutxienez bi lerroko deskribapen bat bidali beharko da.

Partehartzaile bakoitzak, bakarka nahiz taldean, argazki eta deskribapen bat baino gehiago bidal ditzake. Argazkiak formatu digitalean bidaliko dira (gutxieneko erresoluzioa duten argazkiak bakarrik onartuko dira) posta elektronikoz edo CD batean grabaturik posta arruntaz.

Umorea eta grazia, teknika baino

Argazkiak baloratzeko orduan kontuan hartuko da, batez ere, umorez eta graziaz egindako lanak izatea (bai argazkietan eta baita testuetan ere), eta ez hainbeste testuak zuzen ala oker idatzita dauden edota argazkiak oso kalitate onekoak diren. Helburua ez da partehartzaileen euskara-maila edo argazkiak ateratzen dutenen abilezia saritzea, argazkia ateratzen eta testua idazten egindako ahalegina baizik.

Argazkiarekin batera, nork bere burua aurkeztuz, testu bat bidali behar da, bakarka nahiz taldean parte hartuta ere. Hauxe da idatzi behar den informazioa:

-Izen-abizenak eta helbidea.
-Non eta nola ari zaren euskara ikasten/euskaltegia edota irakasleari buruzko informazioa bidal dezakezu.
-Nahi izanez gero, atzera jo eta kontatu diezagukezu noiz eta zergatik hasi zinen euskara ikasten…

Ordenagailu bat zozketan

Parte hartu duten guztien artean ordenagailu eramangarri bat zozketatuko da, baita hainbat material bilduma ere: hiztegia, agenda, elastikoa… eta abarrez osatua. Banakako lanik onenari, ikasleak aukeratzen duen euskaltegi edo euskal etxean urte beteko matrikula dohain egokituko zaio. Taldekako lanik onena aurkezten dutenei, berriz, talde osorako asteburu bateko matrikula gastuak barnetegi batean (bidaia gastuak bakoitzaren kontu). Lanak HABE aldizkarira bidali behar dira: argitalpenak@habe.org, maiatzaren 13a baino lehen. Hau da, datorren asteartea. Mugi, mugi!


Lotura interesgarriak

Aldizkariaren aurreko aleak
www.ikasbil.net atarian

HABE
www.habe.euskadi.net

HABEk eta FIVUk irakasleak trebatuko dituzte Uruguian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 31an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia