euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada, Reno Unibertsitateko 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegia artxibozain baten bila dabil: azkeneko egunak aurkezteko

2024/05/14

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Nevada Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia eta Unibertsitate Artxibo eta Bilduma Bereziak pertsona baten bila dabiltza Euskal Liburutegian artxibozain lanetan aritzeko. Munduan Euskal Herritik kanpora euskal gaietan den liburutegi handiena da Renon egoitza duen hau, eta Iñaki Arrieta dauka liburuzain buru. Eskaintzen posizioa 2 zenbakidun mailako artxibozaina da, eta prest legoke baita ere Artxibozain 1 zenbakidun mailan  Garrantzitsua: eskabideak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a da.

Pertsona interesatuak argibideak eska ditzakete eta kontsultak egin 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegiko aipatu euskal liburuzain buru Iñaki Arrieta Barorekin, emailez arrieta@unr.edu helbidera idatziz edo telefonoz +1 775 682 5094 zenbakira deituz; baita ere lanpostu eskaintzren koordinatzaile den Mary Martini Smith-i, mmartini@unr.edu helbidea medio.

- Deialdiaren eskakizun eta ezaugarriak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia