euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lurrikararen "susto eta inpresio gogorra" soinean, Tokyoko EEtik "gauza ez gaiztotzea" espero dute

2011/03/14

Tsunamiak utzitako panorama
Tsunamiak utzitako panorama

PUBLIZITATEA

Ongi daude Tokyoko Euskal Etxeko lagunak. Lurrikara bortitzak eragin egin die baina kalte material txikiak baino ez dituzte izan, "susto eta inpresio gogorra", esan digu bizileku duen Kawasakitik elkarteko kide den Paulo Berriozabal elorriotarrak. EEko kideei zein Tokyon ikasle diren euskaldunei dagokienez, guztiak ongi omen daude, arrisku eta alerta egoeran oraindik, "motxila prest eskapatzeko, beste dardarrik etortzen bada" eta zentral nuklearraren egoerak kezkatuta. "Izugarria izan da jendearen zibilizazioa eta txukuntasuna", dio Berriozabalek, ondoren emendatzeko "baina hau ez da orandik amaitu, itxaroten gaude".

Donostia-San Sebastian.  Kalte handienak, hildakoak eta herri desagertuak Japonia iparraldean badaude ere --tsunamiak gogor jotako Fukushima eta Iwate bezalako arrantzaleen herrietan--, larritasun egoerak segitzen du Tokyo aldean, berri ona euskaldunen artean ezbeharrik gertatu ez izana delarik, baina egoera normaltzerik urruti dagoela, oraindik ere neurri bateko dardarizo berriak sor baitaitezke, gobernuak herritarrei adierazi dienez.

"Itxarotzen gaude, gehienak motxila prestatuta, etxetik eskapatzeko ezer larria gertatzen bada", dio Japonian familiarekin bost urte bizitzen daraman elorriotarrak. Japonia iparraldeko herritarren artean egon diren hildakoek eta itsasoak kolpatu eta irentsitako herriek arrenguratzen dute jendea, eta zentral nuklearraren egoerak. "Barruan gaudenok, ez dakigu gauza askorik, gobernuak ez baitu panikorik sortu nahi".

"Izugarria da gobernuaren eta herritarren erantzuna. Ostiralean, elektrizitate barik eta trenik gabe, Yokohama ta Tokyo hirietan milaka jende poliki-poliki moldatu ziren bakoitza bere etxera joateko edo taberna batera, itxoitzera". "Izugarria da jende honen zibilizazio eta txukuntasuna. Lurrikara gertatu zenean gehienok lanean geunden eta elektrizitatea eta garraio zerbitzuak etenda geratu ziren. Jende askok oinez joan behar izan zuen etxera, lau kilometro izan, eta hogei, neure kasuan bezala, baina nabaria da esperientzia ugari daukatela eta badakitela egoerari nola aurre egin. Orain garrantzitsuena, egoera ez gaiztotzea da".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia