euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalifornian, Chinoko Euskal Bestak dira asteburu honetan, pilota, piknika, dantza, Europako musikariak, Besta Berri...

2022/09/02

Chinoko Euskal Festak iraileko lehenengo asteburuan izan ohi dira urtero, baliatuz astelehena jai eguna dela, Labor Day
Chinoko Euskal Festak iraileko lehenengo asteburuan izan ohi dira urtero, baliatuz astelehena jai eguna dela, Labor Day

PUBLIZITATEA

Chino, Kalifornia, AEB. Iraileko lehenengo asteburua urtero izan ohi da Los Angelesaldean Chinoko Euskal Besten tenorea eta aurtengoan datak datorren asteburukoak dira, irailaren 3a eta 4a, larunbat eta igandea, jai-egun publikoa den astelehenean azken agurra Centro Bascon ematearekin batera. Aurtengoan musikari bisitariak bildurik, gainera, Euskal Herritik, bikoiztuta, batetik Patrick eta Christian Larralde eta heien Zirimiri taldea, dantzatzeko musika ekarririk, eta bestetik Iholdi banda eta txaranga, animazio ekarle, eta Besta Berrin partaide.

Larunbata. irailaren 3a

-13;00etatik aurrera pilota partidak protagonista, Aphessetchetarren trinketean, pilotariak Boise, San Frantzisko, Bakersfield, eta Chinokoak
-18:00etatik aurrera erromeria Chinoko Euskal Etxean, Larralde anaiak eta Zirimiri taldearen musikarekin

Igandea, irailaren 4a, piknik eguna

-12:00etan Besta Berri Meza, bertako dantzari eta klikarekin eta Iholdiko Bandarekin. Zuzenean segitu ahal izango da online Artzai Ona AEBko Euskal Elkarte Katolikoaren Facebookez
-13:30etan BBQ bazkaria bildoski/oilaskoarekin
-16:00etan Emanaldiak: Chinoko klika eta dantza taldeak eta Iholdiko Banda
-18:00etan Lukainka sanwitxak eta afari modukoa
-20:00etan Erromeria, Larralde anaiak eta euren Zirimiri taldea musikari
[eguneko ekitaldiak Chinoko Fairgrounds-etan egingo dira]

Astelehena, irailaren 5a, azken agurra

-9:00etatik aurrera, gosari edo brunch jendetsua oso euskal-amerikar estilo tradizionalean Centro Basco ostatuan, musika, kantua...



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia