euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txinan finkatutako Judas Arrieta artista euskaldunak "Ziriborroak" erakusketa zabaldu du Bilbon

2013/01/15

Judas Arrieta bere lanetako baten alboan
Judas Arrieta bere lanetako baten alboan

PUBLIZITATEA

Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) artista euskaldunak Ziriborroak izeneko erakusketa inauguratu zuen urtarrilaren 11n Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian. Azken bi urteotan Txina eta Euskal Herria artean egindako marrazki eta margo-lanez osatutako erakusketa da. Arrietaren unibertso plastikoak, pertsonaia bereziek, kolore biziek eta ezinezko konposizioek errealitatearen eta fikzioaren arteko bidegurutzeetara eramaten gaituzte. Mangak, masa-kulturak eta underground estetikak eraginda eraikitzen da Arrietaren obra.

Bilbo, Bizkaia. Judas Arrieta Pekinen bizi da 2005etik eta bertan daukan manga arte estudioan egiten du lan, ate modukoa izanik euskal artisten eta Erraldoi Asiatarreko mundu artistikoaren artean, besteak beste 'Goazen Txinara' programaren bitartez. Orain, Bilbora dakarkigu mundu horren zati bat. “Ziriborroak erakusketaren bidez niretzako pintura zer den, mugak non dauden eta arte garaikidea zer diren aztertzen dut”, azaldu dio Arrietak  EuskalKulturari.com-i. Bere ohiko gai eta adierazpideak agertzen dira lanetan: komikiak, marrazki bizidunak, telebista... eta hortik sortutako eraginak.

Ziri-borroak

Ziri-borroak

[Judas Arrietaren "Ziriborroak" erakusketako zenbait lan]

Proposamen testuala dakar batetik, eta bestetik grafikoa. Esloganak eta irudiak nahasten dituzten muralak dira. “Gizarteak izan duen bilakaera erakutsi nahi izan dut eta, batez ere, nire belaunaldiak izan duen bilakaera, nondik gatozen eta nora goazen”. Horretarako, XX. mendeko kultura herrikoiko elementuez baliatu da: ordenagailuak, bideojokoak, marrazkiak... “Nire belaunaldian eragina izan duen oro”.

“Ikusleak erakusketarekin ondo pasatzea nahi izan dut, neronek pinturak margotzen pasa dudan bezain ondo”, esan du. Erakusketa martxoaren 10a arte egongo da zabalik Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia