euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakurgai dagoeneko sarean La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona

2020/06/01

La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainekoa
La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainekoa

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Eskuragai da dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean irakurri/banatu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo bigarren hau, pandemiak eragindako egoera kari, hara sorpresa, inoiz baino lehenago prestatu eta atera da, gaur ekainaren lehenean dagoeneko eskuragai.

Biltzen dituen testu eta artikuluen artean aipa daitezke: Editoriala (Zuzendaritza Batzordea egile), Hurrengo jarduerak (María Fernanda Astigarraga), Joandako jarduerak (María Fernanda Astigarraga),"Personajes del tango. María La vasca" (Susana Aramburu), "10 años del Cine Vasco Itinerante" (Carlos Gabilondo), "Sopa de Migas" (Stella Loholaberry Ongay), "Y un día, la realidad tocó a nuestra puerta: reflexiones zubirianas sobre la pandemia" (Nicolás Torres Ressa), "El pacto de Santoña" (Luis Lúquez Minaberrigaray), "Argiñetako hilerria: ciudad de los muertos en Argiñeta" (Estefanía Garizoain & Herminia Navarro Hartmann), "La memoria del roble de Gernika en La Plata" (José Joaquín Saldías), "Ambiente y COVID-19" (Guillermo Luis Villate), "José María Arizmendiarrieta.Promotor de empresas humanistas y Venerable" (Juan Manuel Sinde) eta Kirmen Uriberen "Ez eman hautatzeko" poema euskaraz, gaztelaniazko itzulpenarekin..

Aldizkariko idazkuntza eta argitaldari taldeko kide dira: Susana Aramburu, Herminia Navarro Hartmann, Estefanía Garizoain, José Joquín Saldias, Luis Lúquez Minaberrigaray, eta Guillermo Villate. Kolaboratzaile, María Fernanda Astigarraga, Francisco Arosteguy, Carlos Gabilondo, Nicolás Torres Ressa eta Juan Manuel Sinde. Estilo-zuzendaria, Herminia Navarro Hartmann eta diseinu grafikoa DCV Victoria Villate. Guztiei mila esker euren lan eta ahaleginagatik.

-2020ko ekaineko Eguzkia hemen klik eginez irakur edo jaitsi dezakezu
-Edo denboraldi berrian plazaratutako zenbaki guztiak ikusi nahi izan ezkero, hona jo dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia