euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakurgai dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren 8. zenbakia, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile

2019/12/27

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Sarean dago dagoeneko eskuragai Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2019ko abendukoa, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean banatu. Zenbakiro bezala, lehenengo orrialdeetan azken hiru hilabeteotan La Platako euskal elkarteak eman dituen berrien errepasoa egiten du kultura, kirola, zinema, bisitak, aurkezpenak, abesbatza, ikastaro eta tailerrak-eta barne.

Biltzen dituen artikuluen artean aipa daitezke: "El Cine Basko en el Festival de San Sebastián", Carlos Gabilondo egile; "Pintxos", María Fernanda Astigarragarena; "De niños y de guerras", Susana Aramburu egile, Marinka, euskal neska errusiarraz; "El factor RH en los vascos", Miguel Ángel Etcheverryrena; "El vocabulario de parentesco en euskera", Herminia Navarro eta Estefanía Garizoain egile; "Poblaciones balleneras baskas en el Canadá", Luis Lúquez Minaberrigarayk sinatua; "Instituto Vasco-Argentino de Cooperación y Desarrollo", Josu Legarreta eta Magdalena Mignabururena; eta "Ocultas bajo las hojas las maestras vascas en La Plata en 1985", José Joaquín Saldiasi zor zaiona.

Aldizkariko idazkuntza eta argitaldari taldeko kide dira: Susana Aramburu, Herminia Navarro Hartmann, Estefanía Garizoain, José Joquín Saldias, Ignacio Esquiroz, Guillermo L. Villate, Francisco Arosteguy, Luis Lúquez Minaberrigaray, Marcelo Ilarregui eta María Fernanda Astigarraga, estilo-zuzendaria, Herminia Navarro Hartmann eta edizio grafikoa Nicolás Boari-ren esku dago. Guztiei mila esker egiten duten lan eta ahaleginagatik.

Ohi bezala, zenbakiaren kontra-azala euskal olerkari baten poema batek ixten du, euskal jatorriko hitzekin eta ondoan gaztelaniazko itzulpena duela, honakoan Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958), poema, "Ez diren gauzak" (las cosas que no son).

-2019ko abenduko Eguzkia hemen klik eginez irakur edo jaitsi dezakezu
-Edo denboraldi berrian plazaratutako zenbaki guztiak ikusi nahi izan ezkero, hona jo dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia