euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Euskal Herriko TVPI telebista kateak erreportajea eman du Pariseko Euskal Etxeaz: hona bideoa ikusteko esteka

2022/03/10

Victoire Cancons gazte hazpandarrak Pariseko Euskal Etxeko jarduerak azaltzen ditu euskaraz, frantses azpitituluz
Victoire Cancons gazte hazpandarrak Pariseko Euskal Etxeko jarduerak azaltzen ditu euskaraz, frantses azpitituluz

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Bere ohiko seinalea Ipar Euskal Herrian eta ondoko Biarno eta Landetan banatzen duen Baionako TVPI telebistak erreportajea plazaratu du Pariseko Euskal Etxeaz, frantsesez ekoitzia eta euskarazko azpiituluekin; eta euskarazko elkarreztatuak direnean, euskaraz frantses azpitituluekin. 5' 33'' irauten duen lan labur eta adierazgarria.

Errepotajeak Frantziako hiriburuko Euskal Etxearen izaera, historia, ezaugarriak eta proposatzen dituen jarduerak azaltzen ditu, bertako kide diren eta bertako erabiltzaile izan eta euskal etxea bera biziarazten duten partaideen lehen eskuko lekukotasun eta irudiez.

-Bideo erreportajea hemen ikus daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia