euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak 2010ean Diasporara bidaiatzeko laguntzadun: zerrenda

2010/06/11

Mikel Markezek Londresen eman zuen kontzertua iragartzeko bideotik ateratako irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Mikel Markezek Londresen eman zuen kontzertua iragartzeko bideotik ateratako irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak 2010eko 'Kultur Birak' deialdiari dagokion onuradunen zerrenda aurreratu du, tartean Hego eta Ipar Ameriketarako zein Europarako bidaiak egin behar dituzte artista eta onuradunak daudela. Datozen egunotan buletin ofizialean (EHAA delakoan) argitara emango den zerrendak mota ugaritako kantari, bertsolari, antzerkilari eta musikariak biltzen ditu. Uztail-abuztuan Idahoko Boisen (AEB) egingo den Jaialdin parte hartuko duten artista eta taldeak dira diru kopuru handiena jasoko dutenak, birek AEB, Ingalaterra, Argentina, Katalunia, Espainia, Uruguai eta Mexiko ikutuko badituzte ere. Hona onuradunen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz. Hona 2010eko deialdian 'Kultur birak' gisa ezagutua den deialdiak izan dituen onuradunak, gaur bertan Eusko Jaurlaritzak egin duen aurrerapena aintzat hartuz. Emaitzak datozen egunetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) argitara eman dituenean izango dira ofizialak (datuen ordena: onuradunaren izena, bere bidaiak ze euskal etxe edo komunitateak ukitzen dituen, eta zein ditu kopurua egotzi zaion):

-Ekin Taldea Kultur Elkartea
 Boise
 31.291,07 €
 
-Txorimaloak Soinu Taldea
 (trikitixa eskola eta taldea)
 Boise
 36.381,22 €
 
-Mikel Markez (kantaria)
 Londres, San Frantzisko, Bakersfield, Chino
 2.000,33 €
 
-Txalapart Art Coop.
 Los Angeles, Seattle, Reno, San Frantzisko, New York, Washington
 7.464,29 € 
 
-Simulakro Teatroa (antzerkia)
 Las Flores, La Plata 
 6.507,64 € 
 
-Xabier Paya (bertsolaria)
 Boise
 1.277,68 € 
 
-Iratxe Ibarra  (bertsolaria)
 Boise
 1.350,00 € 
 
-Amaia Arberas (sopranoa)
 San Frantzisko, Boise
 1.931,38 € 
 
-Ion  Garmendia (txalaparta)
 Madril, Bartzelona
 769,37 € 

-Kdenetarik Produkzioak (Joseba Gotzon kantaria)
 Buenos Aires, Paraná, Montevideo, José C. Paz
 1.652,72 € 
 
-Jose Antonio Urdiain (kantaria)
 Bogotá 
 639,20 € 
 
-Nerea Elias
 Mexiko Hiria 
 4.400,13 € 
 
-Xabier Arakama (trikitixa)
 Londres
 1.312,64 €

(Eusko Jaurlaritzak Euskaletxeak.net-en argitara emaniko datuak)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia