euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur azken eguna izena emateko La Platako Euskara eta Euskal Kultura Mintegian; eskolak etzi hasiko dira

2013/04/22

2013ko Euskara eta Euskal Kultura eskolak asteazken honetan hasiko dira La Platako Unibertsitate Nazionalean
2013ko Euskara eta Euskal Kultura eskolak asteazken honetan hasiko dira La Platako Unibertsitate Nazionalean

PUBLIZITATEA

La Platako Unibertsitate Nazionaletik gogora ekartzen dute UNLPn aurtengoarekin seigarren ikasturtez segidan emango diren Euskal Historia, Hizkuntza eta Kultura Mintegian izena emateko epea gaur amaituko dela, izan ere eskolak etzi asteazkena hasiko baitira unibertsitateko Zientzia Ekonomikoen Fakultateko Graduondoko Ikasgelan. Eskolak astean behin dira, asteazkenetan, Idurre Lekuona errenteriarra lektore.

La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitate Nazionaletik (UNLP) gogora ekarri digute gaur dela azken eguna unibertsitate horretan aurtengoarekin seigarren urtez segidan emango diren euskara eta euskal kultura eskoletarako izena emateko. Izan ere, UNLPko 2013ko Euskal Historia, Hizkuntza eta Kultura Mintegiko eskolak etzi asteazkena hasiko dira, Zientzia Ekonomiko Fakultateko Graduondo Ikasgelan (behe solairua).

Eskolak 2013. urtean zehar garatuko dira, asteazkenero, bi ordutegi proposaturik: 18:00etatik 20:00ak arte, eta 20:00etatik 22:00etara. Interesa daukatenek emaila igorri behar dute honako helbidera, lectorado.euskera@presi.unlp.edu.ar, honako datuak itsatsita:

-Izen-deiturak
-NAN
-Helbide osoa
-Telefonoa
-Emaila
-Aukeratutako ordutegia (18-20 edo 20-22)

Lehenengo seihilabetekoan euskal kulturarekiko sarrera orokorra ematea helburu duen mintegia garatuko da eta bigarrenean euskararen ezagutzan sakonduko da, EuskalKultura.com-i bertako arduradun diren Idurre Lekuona eta Cesar Arrondok adierazi diotenez.

UNLPk eskaintzen duen ikasteko aukera hau unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzaren baitangoa den Etxepare Institutuak sinatutako hitzarmenaren barnean kokatzen da.

-UNLPko Euskara Irakurletza: www.unlp.edu.ar/euskera
-Munduko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzen mapa
-Etxepare Euskal Institutua: www.etxepareinstitutua.net



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia