euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezagut online Mikel Erramousperen hitzez "Aldudetik atera ziren 17 beneditano"en berri, Kalifornia, Argentina, Jerusalem-en...

2021/11/10

Oklahomako Shawnee-ko hilerria, lehen gurutzea anaia Casimir Etchechuryri dagokio. Laukietan, Gexan Ardans eta Charles Espelette aldudarrak, biak Kalifornian ehortziak
Oklahomako Shawnee-ko hilerria, lehen gurutzea anaia Casimir Etchechuryri dagokio. Laukietan, Gexan Ardans eta Charles Espelette aldudarrak, biak Kalifornian ehortziak

PUBLIZITATEA

Aldude, Nafarroa Beherea. Euskaldunen munduratzeko joera gauza jakina da. Eta Aldude herri ezagutua da Nafarroa Beherean. Bada hainbat aldudar Ameriketara joanik, eta Euskal Herrian herri txikia izanik, iduri luke arras handiagoa dela, emigrazioa eta munduratzea hain izan baitu handia, inguruko herriek bezala. Mikel Erramouspe aldudarra pertsona ezagutua da irakasle, musikari, fededun engaiatu, euskaltzale, besteak beste, ororen buru bere ekimenagatik hainbat arlotan. Aldudarra izanik, oraingoan, bere herriko istorio polit batekin datorkigu, bereziki lotuak baitira Aldude eta Belokeko monasterio beneditar edo beneditano lapurtarra, eta Diaspora. Izan ere, ikerketa egin du Aldudek XIX. mende hondarretik hona eman dituen beneditanoez --hamazazpi, heien artean ordeneko buruzagi nagusiak, hainbat misionista eta monasterio fundatzaileak munduan-- eta plazaratzen ari da emaitza asterik aste Lapurdi Irratian, zazpi-hamar minutuko saioetan.

Saio horiek ematen bukatzen direnean orotara hogeitabat izanen dira eta, euskara ederrean eginak, astero entzun daitezke Lapurdi Irratian, eta irratiz eman bezain fite ezartzen diztuzte interneten, nahi duenak, munduko nonahitik entzun ahal izan ditzan.

Interesatua denak behar du jakin Mikel Erramouspek ikertu dituen bere herritar beneditano hauek munduan zehar barreiatu zirela, eta emaitza aipagarriak erdietsi zituztela Argentinan, Estatu Batuetako Oklahoma edo Kalifornian, Jerusalemen, Ingalaterran, Afrikan barna... Kaliforniatik irakurtzen dutenendako, esan dezagun Diasporaren munduari ere ekarri berezia egin ziotela, beneditanoak baitziren, konparazio, aita Charles Espelette, euskal etxe sustatzailea, edo aita Adrien Gachiteguy, Estatu Batuetako euskal komunitateetan barna ibili eta 1955ean Les basques dans l'Ouest américain liburua idatzi zuena... Eta gehiago, baina ez dugu hemen guzia agerian utziko.

Izan ere, Mikel Erramouspek, aldudarrak aipatzen ditu bere lanean, baina Euskal Herri osoko fraide eta apezak munduratu ziren Beloketik: baxenabartarrak, lapurtarrak, nafartarrak, gipuzkoarrak, xiberotarrak... beste hauek ere beste inork ikerketen segida noiz hartuko zain.

Hona estekak 'Aldudar 17 beneditanoen historia' euskaraz entzuteko:

-1, atala: Beneditano Aldudetik? Nolaz hori?
-2. atala: Zergatik bada Beneditano?
-3. atala: Beloke nola sortu zen?
-4. atala: Beloke eraikitzen
-5. atala: Beloke loratzen baina zer balditzetan?
-6. atala: Euskaldun fraileak Estatu Batuetan
-7. atala: Mendebaldean gaindi Californian barna
-8. atala: Gexan Ardans Mentakoa eta Charles Espelette Haxketakoa
-9. atala: Leon Gariador Sacred Hearth frailetxearen buru

Datozen asteetan, astero atal berri bat emendatzen joango zaie orain arte daudenei, hogeita bat osatu arte.

Eta hona estekak 'Aldudar 17 beneditanoen historia' frantsesez entzuteko, L'épopée de 17 moines bénédictins originaires des Aldudes izenburupean:

-Chapitre 1 : Des Aldudars bénédictins, comment est-ce possible ?
-Chapitre 2 : Les origines de l’ordre bénédictin
-Chapitre 3 : La naissance de l’abbaye de Belloc à Urt
-Chapitre 4 : http://La fondation de l’abbaye de Belloc à Urt
-Chapitre 5 : « L’essor de Belloc malgré les difficultés. »
-Chapitre 6 : « Les moines basques aux Etats-Unis »

Datozen asteetan, astero atal berri bat emendatzen joango zaie orain arte daudenei, hogeita bat osatu arte.

Lapurdi Irratia Baionako Elizbarrutiaren irratia da eta euskaraz eta frantsesez emititzen du.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia