euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Basque Global Network sare sozial berria sortu du, munduko euskaldunen elkarrekiko lokarri

2016/08/01

Basque Global Network-en azala
Basque Global Network-en azala

PUBLIZITATEA

Plataforma berriak elkarrekin harremandu eta lotu nahi ditu euskaldunak, nazioartean dabilen euskal loturarik duen jendea, euskal gaiez interesatutakoak edota orokorrean Euskal Herriarekin edota edozein euskal alorrarekin erlaziorik duen jendea, munduan edonon bizi izanda ere, sare sozial berri honetara biltzeko gonbitea eginez, bertan informazioa, egutegia, kezkak, iruzkinak eta proposamenak bana ditzaten. Hala azaldu dute aurkezpenean Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak.

Vitoria-Gasteiz. Basque Global Network ekimena "Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020-Basque Country Estrategia"ko parte da eta euskal jatorria daukaten pertsonak hartu nahi ditu gogoan, euskaldunen lagunak, euskal konexioren bat dutenak euskaldunak izanda ala ez, eta munduko euskal komunitateetako partaideak, euskal etxeetako kideak izan ala ez. Euskal Herriarekiko nolabaiteko konexioa izatea eta nazioartean mugitzea edo kanpoko lotura hori izatea dira ekimenaren funtsa.

Sare berriko hizkuntzak euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa dira, besterik ere erabiltzeko murrizketarik ez badago ere.

BGN indarrean dago dagoeneko eta joan den ostiralean prentsaurrekoan aurkeztu zelarik berrehundik gora partaide zeuzkan, eta hazten, bost gai-arlo edo azpisaretan antolatuta: instituzionala, enpresariala, kulturala, hezkuntzakoa eta garapenerako lankidetzarakoa.  Arlo hauek euskal komunitateak une hauetan nazioarteko esparruan garatzen dituen lan-ildoei dagozkie. Sare honetan parte hartzeko eskaera egin beharko da identifikazio pertsonalarekin, eta eskaera egiten duena bost arlo hauetako bati lotuko zaio. 

Beste gizarte-sare batzuetan ez bezala, euskal sare global honetako kideek, batetik, harremanetarako sareak edo interes komunen araberako taldeak eratu ahal izango dituzte eta, bestetik, ekitaldiak, egutegiak edo dokumentuak kudeatu eta partekatu ahal izango dituzte. Horrekin lortu nahi da sare hau erabiltzen duten pertsona guztiak ideia eta ezagutzak eskainiko dituzten eragileak izan ahal izatea eta guztiek elkarrekiko loturak sortzea elkarren onerako eta interes partekatuen sare batean. Bestalde, kide bakoitzak sarean nahi duen pribatutasun-maila erabaki ahal izango du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia