euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko app gehiago: umeei zenbakiak erakusteko, euskara ikasteko, Euskal Herriko turismo gida, errezetak...

2016/11/07

Jakina! euskal tribiala da Azkue Fundazioaren webgunean topako duzun aplikazioetako bat
Jakina! euskal tribiala da Azkue Fundazioaren webgunean topako duzun aplikazioetako bat

PUBLIZITATEA

Etengabe hazten ari da euskarazko aplikazioen aukera, eta Azkue Fundazioak sortzen diren app berriak eta aurretik dauden beste guztiak biltzen ditu bere webgunean. Denetarik eta denetarako aukerak daude: Euskal Herriko mendiei buruzkoa, herriz bakoitzeko informazioa eskaintzen dutenak, ipuinak eta jolasak euskaraz, umeentzeko matematikak, euskara ikasteko aplikazioak eta baita kuadrilarentzako pote-erronda eskatzeko aplikazio bat! Sartu eta aukeratu zure aplikazioa? 

Donostia-San Sebastián. Azkue Fundazioaren helburuetako bat euskara sustatzea da, bereziki Internet eta sare sozialen arloan. Hori dela eta, erakundeak adi-adi jarraitzen ditu euskarazko aplikazioen alorreko berrikuntzak. Azkueren webgunean sarri bisitatzen dugu guk "Mugikor eta tabletentzako aplikazioak" atala, bertan biltzen dituzte app-ak ikusmiratzeko eta deskargatzeko. 

Bertan biltzen diren aplikazioak euskara hutsean daude, baina horietako asko euskara ikasten ari direnentzat ere oso baliagarriak dira, hizkuntza jolas eta ariketa errazen bitartez ikasteko egokiak dira eta. Zure inguruan euskara ikasleren bat baduzu, erakutsiozu zerrenda, ziurrenik bere gustuko app bat topako du eta!

Denetarik, denontzako

Aukera zinez zabala da, bai gaiai dagokionez, eta baita ere erabiltzaileen adinari begira (ume txiki-txikientzako, helduentzako...). Hemen dituzue guri atentzioa deitu digute batzuk:  

-Aditzak: euskaraz aditzak era erraz batean jokatzeko aukera ematen du. Gaztelaniazko itzulpena ere ematen du.  

-Errezetak: gastronia euskaraz gozatu nahi duten sukaldari profesional zein amateurri zuzendua.  

-Ihesi: Euskal Herriko zazpi probintzietako turismo informazioa ematen duen gida bakarra. Non jan dezaket Bermeon? Zer ikus dezaket Maulen?

-Zuzenean: Zure herria aukeratu eta app honek bertako berriak, eguraldia, agenda, mapak eta txioak bilduko ditu zuretzat.

-Mendiak: Euskal Herriko mendiei buruzko aplikazioa.

-AppPoteo: kuadrilla handitan poteatzen ari zarenean erronda era erraz eta eroso batean eskatzeko!

-Saskia: erosketak egiteko zerrenda egiten laguntzen duen app-a...

Hauek Azkueren webgunean bildu dituzten gutxi batzuk baino ez dira. Makina bat app dago bertan aukeran, sartu eta ikusmiratu! Bilaketa atalka egin daiteke (musika, jokoak, hezkuntza, finantzak, orokorra, medikuntza...) edo app jakin baten izena sartuz. 

Eta azken aukera bat. Hauen guztien artean ez baduzu bilatu behar duzun app hori, Azkuek aplikazioak proposatzeko tartea ere eskaintzen du. Bota zeurea!!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia