euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz dabilen zure izeneko .eus emaila nahi? Orain doan eskura dezakezu PuntuEUS Fundazioaren eskaintzarekin

2020/05/18

Adibidez mexikoEuskalEtxea@ni.eus, info@laplataeuzkoEtxea.eus edo topaketak@euskaltzaleak.eus bezalako helbideak lor ditzakezu
Adibidez mexikoEuskalEtxea@ni.eus, info@laplataeuzkoEtxea.eus edo topaketak@euskaltzaleak.eus bezalako helbideak lor ditzakezu

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskarazko zerbitzua da ni.eus eta doanik eskaintzen du zureizena@ni.eus emaila edo, hilean hiru euroren truke, nahiduzuna@zureizena.eus (hiru euro: hiru helbide .eus, 2GBko postontzia helbide bakoitzeko eta bezero arreta euskaraz). Webgunerik ez duten erabiltzaileentzat dago pentsatua, norbanako, elkarte, enpresa edo euskal etxearentzat, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu berri sortzea espero da. Sakeleko telefonoan edo ordenagailuan ohiko dugun posta programan konfiguratu daiteke eta online webmail bidez erabiltzeko aukera ere ematen du. Zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditu: egutegia, helbide-liburua eta berbideraketak, besteak beste.

Sustatzaileek adierazi duetenez, "ni.eus posta zerbitzuaren bereizgarrietako bat, beste zerbitzu batzuekin alderatuta, pribatutasuna da. Ni.eus posta zerbitzuak erabiltzaileen datuen pribatutasun eta segurtasuna bermatzen du: iragarkirik ez, trackingik ez eta komunikazio zifratuak. Ez du inolako iragarkirik erakusten ezta erabiltzaileen erabileraren inolako jarraipenik egiten ere". 

-Argibide gehiago: Ni.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia