euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.eus: harpidedun batzuk arazoak izan dituzte buletina jasotzeko, baina arazoa konpondu da dagoeneko

2020/09/22

EuskalKultura.eus-en astearteko azala
EuskalKultura.eus-en astearteko azala

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Irailaren 1etik hona harpidedun batzuk adierazi digute arazoak izan dituzte buletina egunero jasotzeko. Webguneko edukiak behar bezala ari dira berritzen, baina buletinaren emisioak akatsak izan ditu. Abisua teknikariei pasa eta baieztatu ziguten abuztuan zehar egindako zenbait aldaketa eta migrazio bat medio gerta zitekeela. Pentsatu baino gehiago hartu die, baina badirudi konpondu dutela. Beraz, gure partetik, lehenengo eta behin, barkamena eskatu nahi dugu arazoengatik.

Aldi berean, eskertu nahi dizkiegu gure irakurleei bidalitako mezuak, esan dizkiguten hitzak eta adierazitako konfidantza. Arazoek erabat konponduta beharko lukete, beraz kasuren batean errepikatuko balira, adierazi mesedez lehenbailehen.

Esango dugu, azkenik, gaur buletinera, arazoak eman dituzten albisteetako batzuk bildu ditugula, jakin badakigu-eta gure harpidedunetako batzuk ez dituztela jaso. Barkatu, albiste horietakoren bat aurretik bidali badizugu. Honekin guztiek guztia jasotzea baino ez dugu nahi izan. Mila esker aldez aurretik zure ulermenagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia