Valentzia, Espainia. Ipar hemisferioko beste hamaika euskal etxetan bezala, euskara ikasturte berria hastera doa Valentziako Euskal Etxean eta bertatik deia egiten zaie interesatuei izena lehenbailehen eman dezaten. Izen-ematea egiterakoan, orria bete eta segitu nahi den ikastaroa behar da adierazi, hautagai dauden eta norberak duen euskara-mailaren arabera, eta ordainketa egin, 35 euro hiruhilabeteko. Eskolak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxearen (gaztelaniaz Centro Vasco Navarro Laurak Bat) elkartearen egoitzan emango dira, Ciutat Vellako Peu de la Creu 8 helbidean, Merkatu Nagusiaren ondoan.
Eskolak urriaren hasieran abiatuko dira eta datorren urteko ekainera arte luzatuko dira.
Hauek dira dauden aukerak:
- 1A Hastapena. astearte eta ostegunetan 10:00-11:10
 - 1B Hastapena. astearte eta ostegunetan 19:30-20:40
 - 2A Ertaina: astearte eta ostegunetan 16:30-17:40
 - 2B Ertaina: astearte eta ostegunetan 18:00-19:10
 - 3A Aurreratua: astelehenetan 18:00-19:10 eta asteazkenetan 19:30-20:40
 - 3B Aurreratua: asteazkenetan 17:00-19:10
 - B1 Maila: astelehenetan 19:30-20:40
 - Mintzapraktika: asteazkenetan 18:00-19:10
 
-Informazio gehiago, hemen
-Izen-emate-orria, hemen
-Valentziako Euskal Etxearen webgunea, hemen
    
        
    
        
    
        
	
    
        
 Lagun bati bidali
 Komentarioa gehitu

    
        
    
        
    
        
    
        
    
        

