euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zinema Ibiltariak bere 10. urteurreneko logoa aurkeztu eta maiatzeko saio birtualak iragarri ditu

2020/05/06

Euskal Zinema Ibiltaria-ren 10. urteurreneko logotipoa
Euskal Zinema Ibiltaria-ren 10. urteurreneko logotipoa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires hiriburuan Carlos Gabilondoren eskutik  jaiotako Euskal Zinema Ibiltaria proiektuak bere hamargarren urteurrena ospatu behar zuen aurten; eta esan zuen eta hala ari da Carlos Gabilondo, koronabirusaren krisiak ezarritako neurriak errespetatzen baina besoak gurutzatuta batere beratu gabe, emanaldi birtualak bihurtuta; aldi berean, urtebetetze berezi honetan bere lagun Esteban Pecoitz-ek egindako logo berria aurkeztu eta maiatzeko egitaraua ere adierazi digu..

Euskal Zinema Ibiltariaren hilabete honetako elkarretaratzeak honakoak izango dira:

-Maiatzaren 15ean, ostirala, 20etan: Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekin batera, Kimuak bildumako Jose Mari Goenagaren 2002ko Tercero B laburmetraia hartuko dute solasgai
-Maiatzaren 23an, larunbata, 19etan: San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartearekin batera, Kimuak bildumako Borja Cobeaga-ren 2001eko La primera vez laburmetraiaz mintzatuko dira.
-Maiatzaren 29an, ostirala, 20etan: Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearekin batera, Kimuak-eko Igor Legarretaren 2005eko El Gran Zambini laburmetraia aztertuko dute.

Laburmetraia guztiak YouTuben daudenez, publikoak aldez aurretik ikusi ahal izango ditu eta topaketaren egunean, Carlos Gabilondok berak zuzendutako eztabaidan parte hartu.

Topaketak birtualak izango dira eta Cine Vasco Itinerante Facebook kontuaren bidez segitu ahal izango dira.

Animatu eta hartu parte!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia