euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Filosofia ezagutzeko begirada berri bat, Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxeak antolatu duen Zikloan

2020/03/10

Euskal Filosofia Zikloa, Coronel Pringlesko Euskal Etxean
Euskal Filosofia Zikloa, Coronel Pringlesko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Coronel Pringles, Argentina. Maximiliano Garaicochea Filosofia lizentziatua eta irakaslea da eta abiapuntu argi batetik garatuko du Zikloa: “Euskal Herria pentsalari handien sorlekua izan da. Filosofo horiek eragin handia izan dute egungo euskal politikan, ekonomian eta baita euskal hizkuntzan ere, eta hori ezagutu beharra dago”. Zikloak sei hitzaldi-tailer izango ditu –"saioak interaktiboagoak izango dira nire azalpenezkoak baino" aitortu du Garaicocheak– beti ere “hainbat irakurgai abiapuntu hartuz, ondoren ekarpen hauetan ikuspuntu desberdin batetik sakontzeko asmoarekin”.  

Garaicocheak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Filosofia Sokrates edo Kant bakarrik dela dioten aurreiritziak hautsi behar ditugu. Euskal jatorrizko egile asko daude, batzuk oso ezagunak, Unamuno edo Savater kasu, eta oharkabean geratu diren beste batzuk, hala nola Joxe Azurmendi edo Xavier Zubiri, jendeak seguruenik gutxiago ezagutzen dituen bi aipatzeagatik. Eta merezi du euren lana ikertzea eragin handia dutelako. Eta hori da proposamena. ‘Moldeak hautsi’ eta euskal filosofia ezagutzea”.

Zikloa datorren ostegun honetan hasiko da, martxoaren 12an, eta abuztura arte luzatuko. Elkarretaratzeak hilabetean behin izango dira, programa honekin: martxoakren 12an, Florencio de Basualdúa; apirilaren 16an, Miguel de Unamuno; maiatzaren 14an, Fernando Savater; ekainaren 11n, Arturo Jaureche; uztailaren 9an, Joxe Azurmendi; eta abuztuaren 13an, Xavier Zubiri. Hitzorduak Euskal Etxeko aretoan izango dira, Mitre kaleko 250ean, arratsaldeko 7etan.

Informazio gehiago, Centro Vasco Cnel Pringles



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia