euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkartearen bilera gaur Donapaleun, Euskal Astera urria-azaroan egingo duen bidaia prestatzeko

2018/07/02

Euskal Argentinaren 2018ko Biltzar Nagusiaren irudia, Donibane Garaziko Herriko Etxean
Euskal Argentinaren 2018ko Biltzar Nagusiaren irudia, Donibane Garaziko Herriko Etxean

PUBLIZITATEA

Donapaleu, Nafarroa Beherea. Euskaldunek Argentinara eta Hego Konora izan zuten emigrazioa eta hango euskaldunak ardatz dituen Euskal Argentina elkarte baxenabartarrak bilera egingo du gaur arratsaldean Donapaleun, elkartean bi urtean behin Hego Konora egiten duen bidaiaren aurtengo proposamenaz hitz egiteko. Bidaia urriaren 30etik azaroaren 19ra egingo da, HB Evasion agentzia bidaiaren eskutik.

Gogoratu behar da Euskal Argentinak martxoaren 24an egin zuela 2018ko Biltzar Nagusia eta bertan erabaki zela, besteak beste, adostasuna ematea aurtengo bidaiari eta epea irekitzea jendeak izena eman zezan, interesa agertuz.

Donibane Garaziko Herriko Etxean egindako Biltzarrak jende kopuru ederra bildu zuen, ondoren ahaidetasun bazkaria eginik.

Esan bezala, bidutakoek joan den urteko harat hunatak eta aurtengo proiektuak izan zituen hizpide, "hala nola familia ikerketak, argentinar euskaldunek 2017an egin dizkiguten bisitak et artxiboen zerrendatzen daramazkigun obrak", adierazi zion orduan EuskalKultura.com-i elkarteburu Monika Legartok.

2018ko Euskal Argentinar Aste Nazionala Buenos Aires probintziako Mar del Plata kostaldeko hirian eginen da, azaroko lehenengo asteburuan.

Bidaian parte hartu nahi dutenek hemen eman ditzakete izenak:

Bidaian parte hartu nahi luketenek beren izena lehen bai lehen eman behar dute zuzenbide hauetara :

-Euskal Argentina elkartean: association.euskal.argentina@wanadoo.fr edo +33 (0)685 946 112 telefonoan
-HB Evasion agentzian: agence@hbevasion.com edo +33 (0)559 654 748 telefonoan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia