euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Abesbatzen zuzendarientzako ikastaro birtuala eskainiko du FEVAk azaroaren 14an, Miguel Pesce irakasle

2020/11/04

‘El Coro no me mira’ izenburuko ikastaroa azaroaren 14an izango da
‘El Coro no me mira’ izenburuko ikastaroa azaroaren 14an izango da

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Aurten Euskal Aste Nazionala ospatuko ez denez, jaiaren programa barruan urtero antolatzen den Euskal Koruen Topaketa ere ez da egingo eta horrek hutsune handia utzi du euskal etxeetako koru-abeslariengan. Baina FEVAk kontuan du oso urtez urte euskal etxeetan handituz doan ekimen hau eta euskal koruen zuzendarientzako propio prestatutako ikastaro bat eskainiko du azaroaren 14an, arratsaldeko 6etan.

‘El Coro no me mira’ (Abesbatzak ez dit begiratzen) izenburuko ikastaroak koruak zuzentzeko oinarrizko teknikak ematea izango du helburu. Horretarako honako puntu hauek landuko dituzte zuzendari eta partaideek: a) musika-lanak ikasteko jarraibideak; b) entseatzeko teknikak; c) zuzentzeko keinu teknikak; d) ahots-teknika aplikatua; eta e) lan egiteko baliabide didaktikoak.

Ikastaroa Buenos Airesko Lagun Onak abesbatza ospetsuko zuzendaria den Miguel Pesceren esku egongo da. Gogora dezagun Lagun Onak musika koralaren erreferente dela ez bakarrik euskal gizataldearen barnean, nazio eta nazioarteko mailan ere baizik. FEVAk esker beroak luzatu nahi dizkie Abesbatzako lehendakaria den Nerea Arzari, ikastaroa gauzatzeko emandako laguntzagatik.

Parte hartu nahi duten euskal etxeek FEVAra idatzi behar dute secretaria@feva.com.ar helbidera, datu hauekin: euskal etxearen izena, koruaren zuzendariaren izen-abizenak, eta helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Baita ere musika ezagutzak dituen ala ez. Horretaz aparte abesbatzari buruzko erreseina labur bat bidali behar dute eta koruaren errepertorioaren deskribapena. Izena emateko epea azaroaren 12an bukatuko da. FEVAk azaroaren 13an bidaliko dizkie parte hartzaileei IDa eta pasahitza plataforma birtualean sartu ahal izateko. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia