euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ETBek kanpoan diren euskaldunengana joko du Biba zuek! saioan eta Vascos por el Mundo-ren sasoi berria hasiko du

2020/09/17

Eskuinean, estudioan, Jon Artano kazetaria, erdian, Bihotz Paris-eko Aran eta Nora, Parisetik, eta ezkerrean, San Frantziskotik, Eneko Axpe
Eskuinean, estudioan, Jon Artano kazetaria, erdian, Bihotz Paris-eko Aran eta Nora, Parisetik, eta ezkerrean, San Frantziskotik, Eneko Axpe

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aste honetan zenbait saiok sasoi berria hasi dute Euskal Telebistan eta horietako batzuetan munduan dauden euskaldunek izango dute oihartzunik. ETB1ek esaterako, astelehenean abiatu zuen "Biba Zuek!", astero kanpoan bizi diren euskaldunengana jotzeko asmoa duen arratsaldeko magazina berau; ETB2ko Vascos por el Mundo saioak, berriz gaur osteguna abiatuko du bere sasoi berria, gaueko 22:30etan; ostiraleko 2:00etan, ETBSat/Canal Vasco bidez berriz emateko.

Biba Zuek! saioari dagokionez, asteartean egin zuten lehenengo online konexioa munduan barrena bizi diren gonbidatuekin eta ikusleek aukera izan zuten zientzia arloan ibilbide ederra daraman Eneko Axperen lekukotasunaz (Kaliforniako San Frantziskotik) gozatzeko, NASAn lan egiten duen fisikari barakaldotar honekin zuzenean konektatuta. Eta nazioartean duela urtebete (Parisetik) arrakastaren bidea hartua duen Bihotz Paris arropa ekimeneko Nora eta Aran ekileekin ere solastu ziren, euskarak eta euskararen nazioarteko presentziak euren proiektuan duen garrantzia mintzagai, estudiotik Maddalen Arzallus aurkezlea eta saioaren atal hau abiatu duen Jon Artano kolaboratzailea eurekin solaskide.

Hona Biba Zuek! saioaren astearteko saioko bideoa. 0h 38' 50''n hasten da elkarrizketa Eneko Axperekin eta segidan dator konexioa Bihotz Pariseko Nora Vivanco eta Arantxa Gonzalezekin.


Elkarrizketa Eneko Axpe eta Aran eta Norarekin 0h 38' 50''n hasten da

ETB2k, berriz, gaur hasiko du Vascos por el Mundo programaren sasoi berria, Toscanara bidaiatuz. Pedro Mardones kazetariak Italiar eskualde honetan agurtuko ditu bertan bizi diren zenbait euskal herritar, guztiak emakumeak. Gaurko gonbidatuak: Nagore Larrea (Gorlizkoa), Candi Calvo (Errenteria), Adriana Lerga (Iruñea), Izaskun Ruiz de Apodaca (Gasteiz), Noemi Fernandez (Urretxu) eta Andrea Llombart (Lizarra).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia