euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EEetako gazteentzako Eguzkia kanpaldiaren 5. edizioa 2026ko martxoan iragarri du La Platako Euzko Etxeak, mitologia ardatz

2025/12/18

La Platako Euzko Etxeak dantza, kirol, jolas eta mitologia asteburu bat partekatzeko aukera eskainiko die euskal etxeetako gazteei
La Platako Euzko Etxeak dantza, kirol, jolas eta mitologia asteburu bat partekatzeko aukera eskainiko die euskal etxeetako gazteei

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Euzko Etxeak finkatu du dagoeneko 'Eguzkipean' aisialdi, kultura eta kirol kanpamentuaren bosgarren edizioko data. Topaketa 2026ko martxoaren 14an eta 15ean egingo da, eta aurtengo deialdia euskal etxeetako 12 eta 15 urte inguruko gazteei zuzenduko zaie bereziki. Partaideek euren EEetako monitore arduradunekin etorri beharko dute eta, ohi bezala, Euzko Etxeak City Bell-en duen Aisialdi Gunean egingo da. Gertalekua naturaz inguratuta dago eta kirol, osasun eta janari instalazioak ditu, hots, eskualde osoko delegazioak eroso hartzeko beharrezko azpiegitura egokia..

Euskal mitologia izango da 'Eguzkipean 2026' honen bizkarrezurra. Hainbat tailer eta ekitaldiren bidez, dantza, mus partidak, xare praktikak eta gaueko suaren bueltako momentuekin, lamiak, Mari eta Basajaun gazteen bidelagun izango dira. Talde bakoitzak bere dendak eta lo-zakuak ekarri beharko ditu larunbat gaua pasatzeko. Kanpamentuari igandean emango zaio amaiera, azken agur bazkaria partekatuko ondoren gazte eta begiraleak partaide..

Gastronomia eta dantzak aire librean

Gazteentzako egitarauarekin batera, larunbat arratsaldean Kultur Gastronomia Korridorea antolatuko dute, hau komunitate osoari irekia. Bertan, edariak eta plater tipikoak eskainiko dira, aukera begetarianoak barne. Jai giroa musikak eta dantzek ekarriko dute: La Platako Denak Bat taldeko dantzariak, gonbidatutako euskal etxeetako dantzariak eta bertako folklore taldeen emanaldiak izango dira.

- Euzko Etxearen Aisialdi Gunea City Bell-eko Los Porteños auzoan dago, 154. kalean (zenbakirik gabe), 446. kalearen eta Carnaval errekaren artean, La Platako erdiguneko egoitzatik 10 kilometrora.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia