euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Alkartasuna Koralak ahots berriak gehitzeko deialdia zabaldu dio komunitateari

2011/04/13

Alkartasuna Korala, San Pedro Telmo-ko elizan emandako kontzertua baten ondoren
Alkartasuna Korala, San Pedro Telmo-ko elizan emandako kontzertua baten ondoren

PUBLIZITATEA

Apirilaren 1ean Buenos Airesko Gure Echea Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren hiriburu argentinarreko Alkartasuna Abesbatzako kantariak 2011. urteko entsegu edo errepikekin hasteko. Saioak, aurrerantzean, ostiralero izango dira, arratsaldeko 7etatik 9etara, Belen Romano zuzendari. Etorkizunari begira eta hurrengo kontzertuak antolatu ahal izateko, ahots berriak --batez ere kontraltoak, baxuak eta tenoreak-- gehitzeko gonbite irekia plazaratu dute koraleko arduradunek.

Buenos Aires, Argentina. Hemezortzi urteko jarduera du dagoeneko Buenos Airesko Alkartasuna Koralak. Bi hamarkada hauetan zehar, Argentinako hiriburuko hainbat aretotan aurkeztu da eta behin baino gehiagotan beste musika talde batzuekin konpartitu izan du agertokia.

Abesbatza sortu zenetik, Gure Echea Euskal Etxea izan da Alkartasuna Koralak izan duen elkartzeko lekua eta aurten ere Pte. Peron kaleko 2143. zenbakian dagoen tradizio handiko euskal etxe hori izango da koralaren entseguen egoitza. Saioak ostiralero izango dira, iluntzeko 7etatik 9etara.

Belen Romano zuzendariaren eskutik, hurrengo aurkezpenak prestatzen ari dira jadanik abeslariak. Romano soinujolea denez, musika tresna hori ere entzun ahal izango da kontzertuetan. Une honetan, bestalde, ahots berrien bila ari da korua. Ahotsak oro, baina kontraltoak, baxuak eta tenoreak bereziki ongietorriak dira taldean. Informazio eskuratu edota kantatzeko gogoa edo interesa izan dezaketenek, entsegu egunean agertu edo, telefonoz, Olga Barandalla Sagastibeltzarekin kontaktuan jar daitezke (tel. 4952-0975).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia