euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen Regina Bastida Aldecoak 100 urtebetetzea ospatuko du gaur hainbat lagun bilduko dituen ekitaldian: Zorionak!

2022/01/07

Omenaldi eta urtebetetze festa urtarrilaren 7an izango da, bertako 13:00etan, EHko 21:00etan
Omenaldi eta urtebetetze festa urtarrilaren 7an izango da, bertako 13:00etan, EHko 21:00etan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Lagun asko bilduko ditu gaur Boisen Regina Bastida Aldecoaren 100. urtebetetzeko ospakizunak. Euskal-amerikar hau omendu eta urtebetetzearekin bat egiteko ekitaldia bertako 13:00etan egingo da, Euskal Herriko 21:00etan, hiriko Jesusen Bihotzaren Elizaren aretoetan, Boiseko Museo eta Kultur Etxeak ohar batean zabaldu duenez. Parte hartzeko asmoa daukatenei, musukoak nahitaezkoak direla gogora arazten zaie, eta oparirik ez eramatea erregutzen.

Regina, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeko kidea da 'betidanik' eta erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kide izana, eta Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko lehenengo arduradun komertziala izan zen. "Euskal ekitaldien zutabe bat da", azpimarratzen du Museoak bere oharrean. "Bigarren Mundu Gerrako beterano eta erizain anestesista gisa, euskaldun eta beste pertsona askori lagundu zien osasun sisteman barrena izan zituzten jardueretan".

"Regina gure euskal komunitateak erakuts ditzakeen birtuteen ordezkari bikaina da", adierazten dute harro Museotik. Ekitaldita bertaratzeko asmoa dutenei eskatzen zaie, bertaratze-estimazio egiteko helburuarekin, harremanetan jar daitezela Dolores Totorica (208) 336-4946 edo Kenny Mutch-ekin (208) 850-6415.

Zorionak, Regina! Eta eskerrik asko omenaldia eta ekitaldia antolatu dutenei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia