euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotako Euskal Etxeko Beñat Matesanz zuzendari exekutiboa Gorka Alvarez Aranbururekin bildu da Lehendakaritzan

2020/09/25

Gorka Alvarez Aranburu eta Beñat Matesanz Lehendakaritzan
Gorka Alvarez Aranburu eta Beñat Matesanz Lehendakaritzan

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.

Euskal Etxeari dagozkion hainbat puntu jorratu zituzten bilerak iraun zituen bi orduetan. Batetik, Bogotan euskara ikasi nahi duten lagun talde berri bat dago eta Alvarezek azaldu zizkion Matesanzi Etxepare Euskal Institutuaren bidez dauden aukerak, bai aurrez aurrekoak bai on line direnak.

Bestetik, Bogotako Euskal Etxean indartu nahi duten jai garrantzitsuenetako bat urtarrilaren 20ko Donostiako Danborrada denez, Alvarez Aranburuk laguntza eta materiala eskaini zizkion Bogotako Euskal Etxeko zuzendari exekutiboari danborrada oraindik ere hobeto ospatu ahal izan dadin.

Bileran Kolonbiako egoeraz eta Euskal Etxearen etorkizunari buruz ere mintzatu ziren eta baita Matesanzen ardura eta zereginei buruz ere euskal elkartearen barruan. Balantze oso ona egin zuen Matesanzek bileraz eta irrikan dagoela Euskal Etxean ekintzok martxan jartzeko adierazi zuen.

Bogotako Euskal Etxea instagramen, casavascabogota



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia