euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrogeialdiak ez zuen indargabetu Diasporako Aberri Eguna eta sareetara atera zen, milaka argazki eta bideo lagun

2020/04/24

Irudi hau Euskal Herriko eta Diasporako hainbat herritan errepikatu zen apirilaren 12an
Irudi hau Euskal Herriko eta Diasporako hainbat herritan errepikatu zen apirilaren 12an

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Zalantzarik ez da aurtengoa edizio berezia izan dela, erabat ezohikoa Koronabirusaren karietara, segurtasun neurrietara zintzo makurtuz eta Euskal Herrian eta Diasporako herrialde guztietan ere indarrean dagoen elkarretaratzeak oro galerazteko neurriei kasu eginez. Hala ere, hamaika izan ziren euren etxeetako bakoietan ikurrina atera, argazki bat egin eta argazki hori sare sozialetara igoz atxekimendua adierazi zuten gure diasporako kideak.

Ospakizun horietako hiru ekarri ditugu hona, segidan aurzketeko, Caracastik (Venezuela), Cañuelastik (Argentina) eta Montevideotik (Uruguai).

Caracas

Venezuelan, Caracasko Eusko Etxeak, bere 70. urteurrena ospatzen zuen Aberri Egunarekin batera, duela 70 urteko Aberri Egunean inauguratu baitzituen Eusko Etxeak El Paraisko bere instalazio historikoak eta, motibu bikoitzez, ezin zuten eguna oharkabean pasatzen utzi. Igande goizetik hasi eta zuzeneko transmisioa egin zuten arratsalderaino, sare sozialetan, euren jarraitzaileekin hainbat ekintza –tartean abestiak, bedeinkazioa, ikurrinaren igotzea, Aurreskua eta txakolinari buruzko hitzaldia– partekaturik. Informazio gehiago hemen.


[Caracasko Eusko Etxeko 'Alaiak' Koraleko bost kidek "Maitia Nun Zira" abestu zuten]

Cañuelas

Cañuelas herriko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa klasiko bat da Argentinako euskal komunitatean –hamahiru urtez jarraian egin dute– eta Denak Bat Euskal Etxea ez zegoen prest debekuaren aurrean amore emateko.  “Pandemiak ezin gintuen geldiarazi”, adierazi diio harro EuskalKultura.eus-i Veronica Zulaica EEko lehendakariak. Beraz, Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa egin egin zen, baina formatu birtualean. Bideo instituzional batekin hasi eta erromeriarekin jarraitu zuten. ‘Zoom’ plataforman 60 bat gazte bildu ziren, festako protagonistetako bat izaten den 'Jopo' Galfredo musikariak zuzenean jo zuen eta parranda 3ak arte luzatu zen. Bitxikeriak ere egon ziren: biharamunean, gazte batzuek ajeak jota altxatu zirela aitortu zuten sareetan.


[Cañuelasko Denak Batek zabaldutako bideoa, dantzariak, 'Jopo' Galfredo musikaria eta Etxeko abesbatza partaide ]

Montevideo

Montevideotik ere iritsi zaigu bideo bat. Kasu honetan, era original eta entretenitu batean Hego Haizeako lagunek adierazi dute itxialdiaren garaian lotuta ere bagaudela, kasu honetan, txapela bati esker. Egiari zor, bideo txapelduna da.


[Haize Hegoa Euskal Etxearen txapelak distantziak oro gainditu zituen]

Mila esker euren adierazpenak konpartitu zituzten lagun guztiei. Ea datorren urtean, aurtengo muga guztiak gaindituta modu normalizatuan eta bateko eta bestekoak baturik ospatzeko aukera dagoen!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia