euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak Bordele eta Parisera helduko da 2015eko nazioarteko biran; gero Frankfurt, Berlin, Texas...

2015/01/21

Berri Txarrak taldea Bordelen izango da etzi
Berri Txarrak taldea Bordelen izango da etzi

PUBLIZITATEA

Diasporako musikazaleek Berri Txarrak taldea zuzenean ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteetan taldea nazioarteko bira egiten ari delako "Denbora da poligrafo bakarra" diskoa aurkezten. Bira Donostian hasi zen, sarrerak agortu zituzten lau kontzertu historikoekin. Ostiralean Bordelen izango dira eta larunbatean Parisen. Ondoren, Madril, Bartzelona, Berlin, Frankfurt eta Texas izango dira birako beste hitzordu batzuk.

Donostia-San Sebastian. Errepidean da berriz ere Berri Txarrak taldea, "Denbora da poligrafo bakarra" azken lana aurkezten. Taldearen 20 urteak ospatzeko, musikariek 20 kantu berri argitaratu dituzte, hiru diskok osatzen duten lanean bilduta eta zaleen erantzuna bikaina izan da: taldeak Donostian eman zituen lau kontzertuen sarrerak agortu egin ziren. Halarik ere, emanaldi horiek sarean ikusteko aukera dago oraindik, Naiz Kontzertuak webgunean.

Biraren ondorengo hitzaldia ostiral honetan bertan izango da, Bordelen, eta larunbatean Parisen izango dira. Nazioarteko ibilbidean euskal etxeak eta elkarteak diren hainbat tokitan izango da taldea, eta horiek azpimarratu nahi ditugu: Logroño, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Murtzia, Frankfurt, Berlin, Valladolid, Mallorca... Iragarri berria da beste data bat; martxoan AEBetan izango da taldea, "South by Southwest" musika eta zinema jaialdian, Texasen. 

Emanaldiei buruzko informazioa, Berri Txarraken webgunean eta gure Agendan. Data berriak iragarri ahala agendara gehituko ditugu. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia