euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Basque Culinary World Prize" sortu dute, munduan sukaldaritzatik haratago doazen ekimenak saritzeko

2016/02/02

Atxega BCCeko zuendaria, Acurio sukaldaria, Jaurlaritzako Tapia sailburua eta Joan Roca (argazkia Irekia)
Atxega BCCeko zuendaria, Acurio sukaldaria, Jaurlaritzako Tapia sailburua eta Joan Roca (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Mundu mailako sari berri bat aurkeztu zuten atzo Donostian, Basque Culinary Center-en, sukaldaritza eta euren lana, sukaldaritzatik haratago doan eragina eta oihartzun sozial iraunkorrez gauzatzen duten sukaldarientzat. Joan Roca, Elena Arzak eta Gaston Acurio chefek aurkeztu zuten engaiamendu soziala nabarmendu nahi duen 'Basque Culinary Word Prize'. Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da eta 100.000 euroko ekarpena dakar, ekimen gastronomiko sozial batean berrinbertitu beharrekoa.

Donostia-San Sebastian. Sariak euren lanarekin sukaldaritzatik haratago joan eta gizarte beharrak gogoan hartuta edo inguruarekiko engaiamendua lagun lan egiten duten sukaldarien jarduna nabarmentzeko asmoz sortua da. Donostian eginiko aurkezpenean, Elena Arzak chef donostiarrarekin batera, Joan Roca sukaldari katalan ospetsua eta Gastón Acurio perutarra aritu ziren. Donostiak eta bertako Basque Culinary Center-ek euren proiekzioa baliatzen dute ekimen hauek mahaigaineratu eta jendaurrean ezagutarazteko.

Joan Roca eta Gastón Acurio bera sari berriko epaimahaiko kide izango dira. "Gakoa da, sarituek ez dutela ezinbestean Goi Sukaldaritza egiten dutenak izan behar". "Gizartearekiko konpromiso estua duen ekimenak nahi dira saritu", esan du Rocak.

AFP berri agentziak azpimarratzen duenez, mundu mailan izen handia daukaten sukaldariek urtetan erabili izan duite euren fama eta gaitasuna elkartasunez jokatzeko, hala nola Jamie Oliver-ek, jantoki osasuntsuen aldeko kanpaina eginez eskoletan edo gazte langabeei lagunduz Fifteen bere jatetxean.

Gastón Acurio berak baliabide konomiko gutxiko haurrentzako sukaldaritza eskola bat zabaldua du Perun.

Basque Culinary Worl Prize delakoa, honelako jarduera gauzatzen duten ekimenak saritzen lehena izan da baina.

"Urtero, saria, gastronomia indar transformatzaile bilaka daitekeela erakusten duen chef bati emango zaio", adierazi du bere aldetik Joxe Mari Atxega Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusiak.

"Lagungarri izango da mundu osoan egiten ari diren lanak mahaigaineratzeko, kultur ekimenei lotuak, erantzukizun sozialei, iraunkortasunari edo garapen ekonomikoari".

Hautagai izateko, aski da sukaldaria, gastronomia alorreko profesionak batek aurkeztu izana.

Para ser considerado para el premio, los cocineros tienen que ser nominado en línea por un profesional del mundo de la gastronomía.

Sarituak 100.000 euro jasoko ditu eta ekarpen hori proiekturen batean beharko du berrinbertitu, gastronomiak gizartean bete dezakeen lan zabagoa erakutsiz.

Hautagaiak aurkezteko epea astelehen honetan ireki zen eta apirilaren 30ean itxiko da. Ekainean, 20 finalista hautatuko dira eta irabazlea uztailaren 11ean adieraziko da.

Roca eta Acurioz gain, epaimahaikide izango dira Erresuma Batuko Heston Blumenthal, Michel Bras frantsesa eta beste bi aditu, horietarik bat Hilal Elver, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Aldeko Goi Komisionatuko Elikadura-Eskubideari buruzko Kontatzaile Berezia.

-Ikus http://www.basqueculinaryworldprize.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia