euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako gazteek bat egin dute Medanos-ko I. Eskolarekin, herriko Gizataldeen Jaian euskal dantzak aurkezteko

2018/11/27

Bahia Blancako Euskal Etxeko dantzariak Medanoseko Gizataldeen Jaian
Bahia Blancako Euskal Etxeko dantzariak Medanoseko Gizataldeen Jaian

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Buenos Aires probintzian eta Bahia Blanca hiritik 50 kilometrora dagoen Medanos herriak bere Gizataldeen Jaialdiaren XXII. edizioa ospatu zuen azaroaren 24an. Jaia, beste herri askotan ez bezala, herriko eskola batek antolatzen du eta eskolak berak luzatu zion gonbitea aurten bigarren aldiz Union Vasca-ko dantza taldeari dantza eta musika ikuskizunean parte hartzeko. Euskal Etxeko gazteek dantzen errepertorioko klasikoenak taularatu zituzten eta Euskal Herriko jaietako giroaz bete zuten ospakizuna.

Berri honekin batera, Euskal Etxearen urteko azken ekintzen berri eman dio EuskalKultura.com-i Union Vascako lehendakari Juan Manuel Lopeteguik. Euskaraldiarekin bat eginez, ‘Kutsidazu bidea, Isabel’ filma proiektatuko dute bahiatarrek ostegun honetan. Informazio gehiago hemen.

Urte amaierako afaria eta Euskararen Nazioarteko Eguna, berriz, abenduaren 1ean ospatuko dituzte, Beti Aurrera taldeko dantzarien emanaldia barne. Hitzordua iluntzeko 8etan izango da. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia