euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badatoz Gabonak! Eskatu Olentzerori kalitatea eta opari originalak, euskal diasporako lagunek egindakoak

2023/12/11

2023ko Gabonak: Diasporako lagunek egindako aukera ugari Arbolan jartzeko
2023ko Gabonak: Diasporako lagunek egindako aukera ugari Arbolan jartzeko

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gabonak gainean ditugu! Laster urte berriari ongietorria emango diogu, beraz, ez lokartu! Etxekoei edo lagunei opariak erosi nahi badizkiezu baina oraindik ez badakizu zer erosi, proposamen hauekin lagunduko dizugu, Argentinan bizi bazara behintzat. Jarraian, ekintzaile batzuen izenak eta euren produktuak, artisau-produktuak, originalak edota edizio mugatukoak dira, gure diasporako jendeek eginak. Erregalu ederrak erosteaz gain, euskal loturako ekimenak laguntzeko aukera ederra.

- Aitunea, euskal kultura koloretan. Kamisetak, katiluak, pegatinak, txapak, giltzariak eta euskal motiboak dituzten beste objektu asko, María Viriginia Laordenek diseinatuak. Postaz helarazten ditu Argentina osora. Oraindik ezagutzen ez baduzu, Instagram-en: aitunea, ikus dezakezu bere lana, baita ere WhatsAppez eskatu, zenbaki honetara idatziz 2226-458060

- Amalur, euskal zeramika herrikoia. Mariana Demicheli Uribeondo aitzindaria da Argentinan euskal zeramika herrikoia zabaltzen. Bere tailerrean baratxuriak gordetzeko ontziak, pitxarrak, edalontziak eta pieza ugari ekoizten ditu, La Platako Euzko Etxean eros daitezkeenak, nahiz eta erosteko modurik zuzenena bere Facebookez den: Cerámica popular vasca, edo WhatsAppez 0221 15 6113037 zenbakira idatzita.

- Amurrio, gozogintza eta txokolategintza artesaua. Jai hauek aukera paregabea dira euskara irakasle eta denbora berean gozogile den Cecilia Canz Aranoak egiten dituen gutiziak dastatzeko. Postreak, pastelak, hainbat gozoki mota eta, jakina, ogi gozoa, tradizionala eta aurten, Alemaniako stolen motakoa ere bai. Oparitzeko, edo Gabonetako mahaian partekatzeko, ez galdu aukera! CABAn edo inguruan bizi bazara, kontakta itzazu Instagram bidez: amurrio.gozotegia

- Lauburu Edizioak. Oparitzeko, ala zerorrek gozatzeko, liburu bat beti da aukera ona, are gehiago beherapenez erosten baduzu. EuskalKultura.eus-en argitaratutako artikulu hauxe aipatuz gero, %20 beherapena. Euskal gaiei buruzko argitalpen katalogo interesgarria du (ikus hemen). Erosi Instagram bidez: edicioneslauburu, Facebook-en: Ediciones Lauburu, edo posta elektronikoz, edlauburu@gmail.com. Posta Argentinarrez Argentina osora. CABAn, jasotzeko puntu ugari: Mandragora (Villa Crespo), La Libre (San Telmo) edo Sudestada (Tribunales) liburu-dendak. Argitalpenetako batzuk Buenos Airesko Euskaltzaleak-en eros daitezke (Bernardo de Irigoyen 826), baita La Comuna edo Aupa libros liburu-denda birtualetan ere.

- Eguzki, eskuz margotutako portzelanak. Segur aski Ethel Arreguiren lanak ikusiko zenituen BAC jaialdian, edo Pergaminon egindako azokaren batean, bertan bizi baita Ethel Arregui eta bertan egiten baititu euskal zigilua duten obrak. Harremanetan jartzeko edo objekturen bat erosteko, idatzi 2477-347800 WhatsApp zenbakira.

- Hector, egile-gina. Nico Pescio euskaltzalea artisau destilaketan aritzen da. Gin goxoa ekoizten du, Buenos Aires probintziako Mercedes herriko kintak elikatzen dituzten lurretatik datozen zapore originaletan inspiratua. Instagramen hektor.gindeautor gisa aurkituko duzu. Eskaerak WhatsApp bidez jasotzen dira, 2324-594595 zenbakian.

- Las Vasquitas likoreak. Cañuelas-en, Cintia Etcheverryk likore, bonboi eta egile-txokolate gozoak eskuz egiten ditu. Instagramen las_vasquitas_licores gisa aurkituko duzu. Posta Argentinar bidez egiten dituzte bidalketak, eta Whatsapp bidez ere jar zaitezke harremanetan 2226-459992 zenbakian.

- Zirimiri, euskal nortasuna duen zeramika artisaua. Mateak, katiluak, edalontziak, eta beste gauza eder asko, euskal motiboekin, oparitzeko eta erabiltzeko. Txitxo Abasolok tailerretik pasatzera gonbidatzen zaitu, bere lanen bat eramatera edo "Entre cerámica y vino" (Zeramika eta ardo artean) topaketetako batean parte hartzera. Zirimiriren tailerra CABAn dago, San Luisen eta Anchorenan dago, Abasto auzoan. Piezen katalogoa Instagramen aurkituko duzu: zirimirizeramika.

On egin! Zure ekimena zerrendan honetan ez badago, idatzi info@euskalkultura.eus helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia